[itzul] proba eta froga

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 8, 15:47:23, CET 2006


Kaixo:

Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak dituzte?

 Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba' baino,
baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
jasotzen baitu)

 Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla , izan
ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen
probak.


Laguntzerik bai?

Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago