[itzul] proba eta froga
jberriotxoa
jberriotxoa a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 8, 15:55:55, CET 2006
Guk Euskaltzaindiak esaten duen bezala erabiltzen dugu, hau da, froga
'zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena' baino ez da,
besteak, probak dira.
--
Beste barik,
Joseba Berriotxoa
joseba a bildua erroteta.com
www.erroteta.com
946732769
656759537
el 8/2/06 15:47, z-nikolas a bildua ej-gv.es en z-nikolas a bildua ej-gv.es escribió:
>
> Kaixo:
>
> Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak dituzte?
>
> Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba' baino,
> baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
> jasotzen baitu)
>
> Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla , izan
> ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
> finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
> frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen
> probak.
>
>
> Laguntzerik bai?
>
> Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago