[itzul] proba eta froga
Joxe Rojas - ARTEZ itzulpengintza
joxe a bildua artez.net
Ost, Ots 8, 16:06:15, CET 2006
Arratsalde on,
Nik dakidala, ezberdintasuna zuk zeuk aipatu duzuna da: 'froga' zerbait egia
dela egiatatzen duena da, eta proba, berriz, norgehiagoka, norbaiten
gaitasuna egiaztatzeko saioa, eta abar... horrela bada, abokatuek
epaiketetan "frogak" aurkezten dituzte, eta euskara ikasleek "atariko proba"
egin behar izaten dute EGA eskuratzeko...
------------------------------------------------------------
Joxe Rojas
ARTEZ Euskara Zerbitzua
94 448 00 00 - www.artez.net
----- Original Message -----
From: <z-nikolas a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, February 08, 2006 3:47 PM
Subject: [itzul] proba eta froga
>
> Kaixo:
>
> Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak dituzte?
>
> Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba' baino,
> baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
> jasotzen baitu)
>
> Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla , izan
> ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
> finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
> frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen
> probak.
>
>
> Laguntzerik bai?
>
> Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago