[itzul] proba eta froga
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Ots 8, 15:57:39, CET 2006
Euskaltzaindiak egiten duen bereizketaren aldekoa naiz ni:
frogak dira, adibidez, norbait delitu baten egile dela ondorioztatzeko
behar direnak.
probak, esaterako, bizkotxo bat ondo ateratzeko egiten duzun
saialdietako bakoitza.
Batzuetan dudazko eremuak ere izan litezke, baina oro har aski ongi
ikus liteke marra.
x.
El 08/02/2006, a las 15:47, z-nikolas a bildua ej-gv.es escribió:
>
>
> Kaixo:
>
> Zalantza bat dugu: 'proba' eta 'froga' adiera semantiko berdinak
> dituzte?
>
> Elhuyarren begiratuta badirudi froga hitza zabalagoa dela 'proba'
> baino,
> baina adiera batzuetan sinonimoak izan daitezkeela dirudi (ik. Proba
> jasotzen baitu)
>
> Eukaltzaindian begiratuta, ordea, badirudi gauza ezberdinak direla ,
> izan
> ere, froga horrela agertzen da definiturik: froga 'zerbait egia dela
> finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren
> frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren
> lehen
> probak.
>
>
>
> Laguntzerik bai?
>
> Aldez aurretik, eskerrik asko. Zelai
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago