[itzul] convertir una casa en tu hogar

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 9, 12:30:21, CET 2006


Aukera batzuk bururatzen zaizkit:

1.-"Etxea" eta "etxebizitza" ideiak kontrajarriz: "Etxe batetik etxebizitza
batera" ("etxetik etxebizitzara" laburregia iruditzen zait).
2.- "Etxebizitza" eta "bizitetxe" hitzekin jolastuz: "Zure etxebizitza
benetako bizitetxea izan dadin".
3.- Burura datorkit euskaraz ikusi dudan publizitate-lelorik onena. Duela
urte batzuk izan zen, Donostiako zinemaldia zela-eta argitara emana:
"Donostia, zinezko hiria" zioen, bi esanahiekin jolastuz. Benetan bikaina
iruditu zitzaidan. Hori aprobetxatuz-edo, agian tankera honetakoren bat:
"Zure etxea, zinezkoa eta... zinekoa!!!". Ez dakit, agian askatasun gehiegi
hartzea litzateke, baina niri, behintzat, asko gustatzen zait.

Xabier Aristegieta

----- Original Message ----- 
From: "jberriotxoa" <jberriotxoa a bildua euskalnet.net>
To: "itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 09, 2006 10:09 AM
Subject: [itzul] convertir una casa en tu hogar


> Nola esango zenukete hori?
>
> Aurretik eskerrak emanez,
>
>
> Joseba Berriotxoa
>
> joseba a bildua erroteta.com
>
> www.erroteta.com
>
> 946732769
> 656759537
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago