[itzul] Asanblada al da Frantziakoa?

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Ots 9, 15:56:18, CET 2006


Zehatzago izateko, Hiztegi Batuaren bigarren bueltan ez dator
<<
Asanblada* e. batzar, biltzar
Asanblea* e. batzar, biltzar
>>

baizik eta

<<
asanblada* e. batzar, biltzar
asanblea* e. batzar, biltzar
>>

eta ez da, zehazki, gauza bera. Letra xehez egoteak esan nahi du 'asanblada'
edo 'asanblea' ez direla onargarriak edozein biltzar izendatzeko. Alegia,
'langileek asanblea/asanblada egin dute' egitea gaitzesten du Hiztegi
Batuak. Hori esan du Euskaltzaindiak. Hortik aurrera, interpretazioan
sartuko gara.

Frantziako erakunde horren izena inork mailegatu nahi badu, eta 'Asanblea
Nazionala' edo 'Asanblada Nazionala' eman, ez dut uste Hiztegi Batuak dioena
ezinbestean aplikatzekoa denik (aparte utzita mailegatzea komeni den edo ez,
hobestekoa den edo ez). Beste kontu bat da mailegatu ez eta itzuli nahi bada
(Nazio Batzarra/Biltzarra, Batzar/Biltzar Nazionala...).

Adibidez, Hezkuntza Sailaren Onomastika lanean 'Asanblea Nazional' proposatu
da, nahiz eta, horiekin batera, 'Vienako Biltzarra', 'Berlingo Biltzarra'
etab. proposatu. Proposamena ona edo txarra izango da (Hiztegi Batuaren
bigarren itzuiia argitaratu gabe zegoela egin zen), hartzekoa edo
baztertzekoa, baina Frantziako erakunde jakin hori izendatzeko, eta ez beste
rako, 'Asanblea' edo 'Asanblada' hitza mailegatzea ez da, nire irudiko,
Hiztegi Batuaren kontra joatea. Hiztegi Batua lexiko arruntari dagokio, ez
Onomastikari (onomastikari ere bai, baldin eta erakundeen izenak itzultzen
badira, baina Hiztegi Batuak eta Euskaltzaindiak ez dute esan erakunde baten
izena noiz itzuli behar den, noiz mailegatu behar den edo noiz jatorrizko
forman utzi behar den). HIstorian era askotako biltzarrak izan dira, eta
erakunde legegileak izendatzeko beste izenak erabiltzea, Kongresua,
Asanblea, Dieta... ez dut uste besterik gabe baztertu beharreko aukera denik
(Elhuyar hiztegiak, adibidez, bereizketa hori proposatu zuen azken
argitalpenean). Baina hori ere nire interpretazioa da.

Alfontso Mujika


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Iratxe Lopez Basarrate
Enviado el: jueves, 09 de febrero de 2006 14:03
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Asanblada al da Frantziakoa?


Hiztegi Batuaren bigarren bueltan:

Asanblada* e. batzar, biltzar
Asanblea* e. batzar, biltzar

Sarasolak Zehazki hiztegian:

Frantziako Nazio Biltzar

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: jueves, 09 de febrero de 2006 13:33
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Asanblada al da Frantziakoa?



"Asanblada Nazionalak onartu du sindikatuek errefusatzen duten lan
tresna hau. Honen bidez enpresaburuak langilea kaleratu dezake inolako
azalpenik eman gabe lehen bi urteetan zeha"
EITBko   albisteetan  http://www.eitb.com/euskara/

Onartu barri   dabena ez da   "gai horri"  buruzko lege bat.   Beraz
nire ustez Frantziakoa  da  (Nazio-)Asanblea edo Legebiltzarbiltzar
Nazionala.


Garikoitz










ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago