[itzul] Pare bat zalantza

Gaizka julenlarri a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 9, 16:00:50, CET 2006


Jokoak (errenta ez den heinean) miseriaren hondora eraman gaitzake... eta 
itsasoan ibiltzen denak hondoa zor (urperatzea, itotzea, hantxe bukatzea), 
eta jokoak behin baino gehiagotan marinel gaskoniak harrapatu eta behin 
baino gehiagotan miseria elkartu hondoan eta kasinoan. Zorigaitza 
marinelaren gainean, baina, zenbaitetan Miarritzeko kasinoak itsasoko 
hondotik libratuko duen aberastasuna zekarren.

Hauek ere aiez aireko hipotesiak
----- Original Message ----- 
From: "jberriotxoa" <jberriotxoa a bildua clientes.euskaltel.es>
To: "itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 09, 2006 2:36 PM
Subject: [itzul] Pare bat zalantza



Miarritzeri buruzko testu bat itzultzen ari naiz, eta pare bat gauza ez
ditut ulertzen:



Baina jokoa ez bada errenta, itsasoak hondoa zor, eta handixetik salbatu
behar izan zituen Miarritzek Gaskoinatik etorritako Biarrin-ak.

Gehiena ondo ulertzen dut, "itsasoak hondoa zor" zati hori izan ezik.


Eta best zalantza:

Ihes betea zilegi balitz Biarritz luke destinu. Portxeek eta Clioek elkarren
ondoan aparkatzen duten itsas-bazterra, bi harriz lau txori botatzen dituen
krupierraS

Hemen ere gauza bera, ongi ulertzen dut, baina amaierako "krupier" horrek
pixka bat liatzen nau.

Aurretik eskerrak emanez,

Joseba Berriotxoa

joseba a bildua erroteta.com

www.erroteta.com

946732769
656759537






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago