[itzul] RE: Pelikulen izenak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Ots 14, 11:40:44, CET 2006


	ETBn, programaren batean pelikularen bat (edo libururen bat, edo
beste edozelako artelanen bat) aipatu behar dugunean, zeuek esandako
irizpidea erabiltzen dugu: edo euskaraz, edo jatorrizkoa.

	Mezuan jarri duzuen zerrendako izenburuak --ikerketa arin bat
eginda-- Espainian egindako laburrak direla ematen du. Gure irizpidearen
arabera, bere horretan utz litezke aipamenetan (nik dakidala, ez daukate
euskarazko izenik).

	Iruditzen zait, dena dela, esku artean darabilzuena egitarau bat
dela. Halakoetan --jaialdiren bateko egitaraua bada, edo areto
komertzialetan ematen ari diren pelikulak badira, edo telebistako
programazioaz ari bagara, edo...--, zuhurrena emanaldiko hizkuntza
erabiltzea da. ETBn, behintzat, hala egiten dugu.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago