[itzul] servidumbre de vuelo

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Ost, Ots 15, 08:48:55, CET 2006


Durango aldean behintzat, ahoz, erruz erabiltzen da "zordanbidea", holakoetan:

Lagun batek lursail bat du, eta sail hori alderik alde zeharkatzen du bide batek. Jabeak hesia jarri nahi dio lursail horri, eta bide batez, bidea bera ere itxi.

Beste batek esaten dio: 

-Hori ezin duzu egin. Hori bide hori zordanbidea da (hots, jabe horrek -edo lur horrek- bidea zor duela). 

Aitzol



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: martes 14 de febrero de 2006 16:45
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] servidumbre de vuelo



	Gaurko iritzi-trukea oso adi jarraitu barik ere, ematen du
<<bide-zor>> hitzak arazoak baino ez dituela ematen.

	Zergatik ez dugu, ba, alde batera uzten?

	Ez dirudi euskararen tradiziorik onenean sendoki erroturiko hitza
denik. Ez sendoki, ez ahulki, ez ezer. Antza denez, Azkueren hiztegiaren
eranskinean dator (ez lehen edizioan, beraz), adibide barik eta ezer barik.
Merezi du hitzari eustea? Azkuek edo bere ingurukoren batek asmatuko zuen
hitzan, beharbada, eta kontzeptuak beste adarrik izango ez balu, baliagarria
ziango zen. Baina adarrak asko dira, eta horiei heltzeko <<bide-zor>>
alegiazkoak arazoak baino ez ditu ematen.

	Gainera, katalanaren, ingelesaren eta frantsesaren bidetik
(TERMCATen ikusi dudanez), <<zerbitude>> esan dezakegu euskaraz, nahi izanez
gero. Nik hala uste dut.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago