[itzul] servidumbre de vuelo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 14, 17:00:42, CET 2006
Behin txarto idatzi dut. Hitza 'bidezor' da, ez "*bide-zor"; eta Rh bila
ibili barik, Hiztegi Batuan dator: hor du oinarri sendoena, ez inongo
bigarren argitaraldiko eranskinetan, eta horrek ematen dio
erabilgaitasuna... niri behintzat arazorik gabe. Arazoak ez dizkigu
'bidezor' hitzak ematen, erdarazko egitura fraseologikoak beren hartan eman
nahiak baizik.
Arazoak ematen dizkiguten kontu guztiak alde batera utzi behar bagenitu
euskararen erdia geratuko litzaiguke: horren frogagarri, foro honetan
azaltzen ditugun milaka zalantzak.
"Zerbitude"ri buruz... zozoak... usoari (!) ipurbeltz. ;)
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: martes, 14 de febrero de 2006 16:45
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] servidumbre de vuelo
Gaurko iritzi-trukea oso adi jarraitu barik ere, ematen du
<<bide-zor>> hitzak arazoak baino ez dituela ematen.
Zergatik ez dugu, ba, alde batera uzten?
Ez dirudi euskararen tradiziorik onenean sendoki erroturiko hitza
denik. Ez sendoki, ez ahulki, ez ezer. Antza denez, Azkueren hiztegiaren
eranskinean dator (ez lehen edizioan, beraz), adibide barik eta ezer barik.
Merezi du hitzari eustea? Azkuek edo bere ingurukoren batek asmatuko zuen
hitzan, beharbada, eta kontzeptuak beste adarrik izango ez balu, baliagarria
ziango zen. Baina adarrak asko dira, eta horiei heltzeko <<bide-zor>>
alegiazkoak arazoak baino ez ditu ematen.
Gainera, katalanaren, ingelesaren eta frantsesaren bidetik
(TERMCATen ikusi dudanez), <<zerbitude>> esan dezakegu euskaraz, nahi izanez
gero. Nik hala uste dut.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago