[itzul] Itzulpen klonikoez, gazteleratiko kalkoez eta bestez Donostian, bihar

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Ots 15, 11:29:24, CET 2006





Kaixo,

  Itzulkideen interesekoa gerta daitekeelakoan, horra informazioa:

  Ibon  Sarasolak,  Anjel  Lertxundik  eta  Juan  Luis  Zabalak solasaldian
  jardungo  dute  bihar,  osteguna,  hilak 16, Donostiako Udal Liburutegiko
  Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea) 19:30ean.

  Solasaldia Sarasolak atera berri duen ZEHAZKI Gaztelania-Euskara hiztegia
  aitzakia hartuta egingo da.

  Sarasolak  dioenez, Orotariko Euskal HIztegia  izan du oinarri: hura dena
  irakurri  eta  hango  ehundaka  esapide eta adibide hartu eta gaztelerara
  itzuli  zituen; horretara, gero gaztelera dela orijinala emango badu ere,
  euskarazko  testuak  omen  daude  jatorrian; Orotarikoarekin bezala gauza
  bera egin omen zuen Ereduzko Prosa Gaur testu-baseko hainbat autorerekin.
  “Hori  du  nolabait  berezia  hiztegi  honek:  euskal  materialak,  baina
  erdera-euskara moduan emanak, gehienbat”.

  Itzultzaile  profesional  eta idazle eskarmentudunei zuzendutako hiztegia
  omen  da,  batez ere; izan ere, “maila batetik gora saiatu naiz adibideak
  jartzen”.

  Hiztegi  plazaratu  berria  abiapuntutzat hartuta, bi idazle-kazetariokin
  solastatuko   da   Sarasola,  ZEHAZKIz  beraz,  hiztegigintzaz  oro  har,
  literatur hizkuntzaz, itzulpen klonikoez, gazteleratik kalkatzeko joeraz,
  eta “huntaz eta hartaz”, seguru asko.

  Bertaratzen  direnek  ere  izango dute, noski, solasaldian parte hartzeko
  aukera, eta bere zalantza, adostasun-desadostasunak... plazaratzekoa.

  Joserra Beloki


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago