[itzul] ahal izan

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 16, 12:27:44, CET 2006


Aspektua da, bai, gakoa, baina arazoa puntukarian baino ez dago. Hara:

etorri ahal izan da (burutua) 
etorri ahal da (puntukaria) (*)
etorri ahal izaten da (burutugabea)
etorri ahal izango da (gerokoa)

Izartxoa daukanaz ari gara (eta 'erosi ahal du' ergatiboaz eta horien bien
lehen aldiaz: 'zen' eta 'zuen'), ez besteez. Beste guztiekin ez dago
arazorik, eta ahalerazko adizkiek ez dute balio. Kontua da aspektua
puntukaria denean ahal-en lokuzioa perpaus menderatuan baino ez ei dela
agertzen, eta mendekootan ere ez du nahitaez agertu behar, ahalerazko
adizkiak erabiltzen baititu hiztunak normalean. Erabilera anomalo horrek,
hain zuzen, ahalerako adizkien paradigmari eragiten dio bete betean,
ordezkatuz.

Eta orain neuk diot, mendeko perpausean eta, gainera, aditz nagusia (etorri,
erosi) ageri ez delarik erabiltzen da nik inguruan sumatzen dudan erabilera
zainduan: "ahal duenean", "ahal bada". Hau da, esango nuke hor lokuziorik ez
dagoela, 'ahal izan' aditza baizik ('atsegin izan' bezala), baina azken hau
ziurtasun barik diot.


-----Mensaje original-----
De: Iñigo Errasti Aranbarri [mailto:errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es] 
Enviado el: jueves, 16 de febrero de 2006 11:59
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ahal izan


Jon, esaldi menderatu eta nagusien kontua baino, nago gehiago dela aspektua
adierazteko beharretik sortutako bidea. EGLUren orri horietan azaltzen den
legez, aditz sintetikoek ez dute aspekturik adierazten eta ahalera+aspektua
adierazi nahi duenean hiztunak aditz lokuziora jo behar du:

	jakin ahal izango dut/jakin ahalko dut (ez bakarrik aspektu
puntukaria adierazteko zuk emandako "arauean" bezala)

Behar horretatik sortu dira aditz lokuzio horiek, nire ustez, eta beharrezko
ez ziren kasuetara ere (alegia, indikatiboko esaldietara, nagusi zein
mendeko) hedatu ditu hiztunak. Izan ere, EGLUko orrialde horietan ageri
diren hainbat adibidetako aditzak ez dira menderatuak, nagusiak baino (zuk
aipatutako adibidearen ondorengo biak,esaterako).

Ez dakit guztiz zuzena izango den nire ustea, ea zer deritzozun. Dena den,
egia da sistemaren eraldatzea dela erabilera hori, eta forma sintetikoak
erabiltzea dela zuzenago, zalantzarik ez. Baina, nik halakoetan sentitzen
dut gaztelaniaz "si podría tener esa oportunidad..." eta antzekoak entzuten
ditudanean besteko larritasuna: hau da, gu orain jabetzen gara akatsaz eta
min ematen digu, baia min bera hartuko zuen Erdi Aroaren hasieran latina
txukun erabili eta ingurukoei hizkuntza hura zabartzen entzuten zienak ere;
eta begira zer eman duen. Alegia, hizkuntz-eredu "egokiaren" masari eredu
"okerrekoa" gailentzen zaionean, ezer gutxi geratuko zaigula egiteko.
Bitartean, tinko gurean.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago