ER: [itzul] ahal izan
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 16, 10:03:30, CET 2006
Hondarribian, "Posible dut etorri" da aspaldidanik formarik zabalduena,
baina hangoek ez dute pretentsiorik bilakaera berezi hori arauzko euskara
batutzat saltzeko. Jakina, "garbi"agoa da, askoz, "ahal" "posible" baino...
Antzeko eztabaidak izaten dira, bide batez esanda, "*ezin dut etorri" "ezin
naiz etorri" bezain egokia dela diotenekin, ezin baitie inork ukatu hala
erabiltzen dutela.
Labaingarria da kontua (ez, espero dezagun, labainak ateratzeko bestekoa),
baina uste dut saia gaitezkeela "eskalak" edo zaintzen halakoak
eztabaidatzean.
Hala ere, ahalerazko joskeren eztanda da, beharbadada, forma-diaspora
atomizatuena eragin duena, eta ez dira harritzekoak era guztietako
zalantzak: sistema bera ere jota daukagula pentsarazteraino.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Euskara Teknikaria -
Mutrikuko Udala
Bidalia: asteazkena, 2006.eko otsailak 15 14:03
Nora: ItzuL
Gaia: ER: [itzul] ahal izan
Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
"- Ahal zea etorri bixar goizian?"
"- Ahal dira gauza horrek esan?"
"- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
"- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan... ikastolan
ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei ere bai.
Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia da),
baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
Joseba
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
Aranbarri
Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] ahal izan
Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori erosi?" ez
zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori egin
neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula erabili
ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona litzateke
Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
"(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du bigarrenak
hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
gaitzetsi gabe, jakina."
Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla esango
nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina bestea
hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria dela
euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea (are
gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina, hizkuntzak izaki
bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide batetik
jotzea erabakitzen badute.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago