[itzul] europako hizkuntzak
miren
miren_etxeberria a bildua yahoo.es
Ast, Ots 16, 12:23:43, CET 2006
egun on denoi,
europako hizkuntzei buruzko itzulpen bat egiten ari naiz eta zalantza batzuk ditut.
Aurrean daukadan lan honetan hizkuntzak zein familia, adar eta taldetakoak diren jartzen du.
Azaltzen zaizkidan hiru taldeei buruz argibiderik aurkitu ezinda nabil. Katalanez daude eta hauek dira: finopermià, permià eta úgric. Lehenengoari buruz ez dut ezer aurkitu. "permià" nire datuen arrabera palezoikoaren azken periodoa da, beraz euskeraz, permiar, baina ez dakit hizkuntzalaritza arloan hizkuntza talde bati izena emateko erabiltzen den. Horrela balitz, lehenengoa "finopermiarra" izango litzake. Hirugarren kasuan "finougriar adarra" dagoenez suposatzen dut "ugriar" taldea izan beharko lukeela.
Edozein laguntza eskertuko nuke.
Bestalde, oker ez banago, euskeraz idatzitako lehenengo hitzak "glosas emilianenses"-en aurkitu ziren. Glosa hauen izena ematen al da euskaraz? Nik beti gazteleraz entzun izan det.
Aurrez mila esker.
Miren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago