[itzul] europako hizkuntzak
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Ots 16, 12:23:07, CET 2006
Ematen du hizkuntza fino-ugriarren taldeko hiru adar direla: suomiera,
estoniera, hungariera, eta beste txikiago eta galdutako batzuk daude
hor.
X.
El 16/02/2006, a las 12:23, miren escribió:
> egun on denoi,
>
> europako hizkuntzei buruzko itzulpen bat egiten ari naiz eta zalantza
> batzuk ditut.
>
> Aurrean daukadan lan honetan hizkuntzak zein familia, adar eta
> taldetakoak diren jartzen du.
>
> Azaltzen zaizkidan hiru taldeei buruz argibiderik aurkitu ezinda
> nabil. Katalanez daude eta hauek dira: finopermià, permià eta úgric.
> Lehenengoari buruz ez dut ezer aurkitu. "permià" nire datuen arrabera
> palezoikoaren azken periodoa da, beraz euskeraz, permiar, baina ez
> dakit hizkuntzalaritza arloan hizkuntza talde bati izena emateko
> erabiltzen den. Horrela balitz, lehenengoa "finopermiarra" izango
> litzake. Hirugarren kasuan "finougriar adarra" dagoenez suposatzen dut
> "ugriar" taldea izan beharko lukeela.
>
>
>
>
> Edozein laguntza eskertuko nuke.
>
>
>
>
> Bestalde, oker ez banago, euskeraz idatzitako lehenengo hitzak "glosas
> emilianenses"-en aurkitu ziren. Glosa hauen izena ematen al da
> euskaraz? Nik beti gazteleraz entzun izan det.
>
>
>
>
> Aurrez mila esker.
>
>
>
>
> Miren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago