[itzul] europako hizkuntzak
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 16, 13:22:45, CET 2006
Ingelesez, zera dago:
Permian (Russ Perm + -ian) The Finno-Ugric language of the
Permiaks, Votyaks, and Zyrians
Permiak or Permyak (Russ. Permyak, from Perm', region in eastern
Russia)
Beraz.
"Fino-permiar", "permiar" (edo Permdar) izan liteke euskaraz
Ondo izan
Mikel Morris
On 06-ots-16, at 12:23, miren wrote:
> egun on denoi,
>
> europako hizkuntzei buruzko itzulpen bat egiten ari naiz eta
> zalantza batzuk ditut.
>
> Aurrean daukadan lan honetan hizkuntzak zein familia, adar eta
> taldetakoak diren jartzen du.
>
> Azaltzen zaizkidan hiru taldeei buruz argibiderik aurkitu ezinda
> nabil. Katalanez daude eta hauek dira: finopermià, permià eta
> úgric. Lehenengoari buruz ez dut ezer aurkitu. "permià" nire datuen
> arrabera palezoikoaren azken periodoa da, beraz euskeraz, permiar,
> baina ez dakit hizkuntzalaritza arloan hizkuntza talde bati izena
> emateko erabiltzen den. Horrela balitz, lehenengoa "finopermiarra"
> izango litzake. Hirugarren kasuan "finougriar adarra" dagoenez
> suposatzen dut "ugriar" taldea izan beharko lukeela.
>
>
>
> Edozein laguntza eskertuko nuke.
>
>
>
> Bestalde, oker ez banago, euskeraz idatzitako lehenengo hitzak
> "glosas emilianenses"-en aurkitu ziren. Glosa hauen izena ematen al
> da euskaraz? Nik beti gazteleraz entzun izan det.
>
>
>
> Aurrez mila esker.
>
>
>
> Miren
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago