[itzul] europako hizkuntzak

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Ots 16, 14:12:51, CET 2006


úgric: ugriar
Hizkuntza uraldarra da. Europan hizkuntza uraldarren adar ugriarreko
hizkuntza bakarra hungariera da.

finopermià: finiar
Hizkuntza uraldarren beste adarra. Talde honetakoak dira estoniera,
finlandiera edo suomiera, ingriera, kareliera, komiera,
komi-permyakera, livera edo livoniera, livviera, ludiera, ekialdeko
mariera, mendebaldeko mariera, mokshera, mordvera, samiera, udmurtera,
vepera edo vepsiera, votera edo vodera. 

permià: permyakera (komi-permyakera ere deitua)
Errusiar Federakundeko Komi Errepublikaren hegoaldean hitz egiten da,
Perm herrialdeko Komi-Permyak eskualde autonomoan eta inguruko
lurraldeetan. Adar finiarreko hizkuntza da.

Iturria:
http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&famil
ia=2

Alberto

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de miren
Enviado el: jueves, 16 de febrero de 2006 12:24
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] europako hizkuntzak


egun on denoi,

europako hizkuntzei buruzko itzulpen bat egiten ari naiz eta zalantza
batzuk ditut. 

Aurrean daukadan lan honetan hizkuntzak zein familia, adar eta
taldetakoak diren jartzen du.

Azaltzen zaizkidan hiru taldeei buruz argibiderik aurkitu ezinda nabil.
Katalanez daude eta hauek dira: finopermià, permià eta úgric.
Lehenengoari buruz ez dut ezer aurkitu. "permià" nire datuen arrabera
palezoikoaren azken periodoa da, beraz euskeraz, permiar, baina ez dakit
hizkuntzalaritza arloan hizkuntza talde bati izena emateko erabiltzen
den. Horrela balitz, lehenengoa "finopermiarra" izango litzake.
Hirugarren kasuan "finougriar adarra" dagoenez suposatzen dut "ugriar"
taldea izan beharko lukeela.



Edozein laguntza eskertuko nuke.



Bestalde, oker ez banago, euskeraz idatzitako lehenengo hitzak "glosas
emilianenses"-en aurkitu ziren. Glosa hauen izena ematen al da euskaraz?
Nik beti gazteleraz entzun izan det.



Aurrez mila esker.



Miren




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago