[itzul] "emergente"

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Ots 16, 13:40:01, CET 2006


Ez da txarra proposatzen duzun hori, baina itsasontzi baten izena izateko
(are gehiago kostaldeko ontzi txiki-ertaina bada, eta hala izango da ziur
asko, ezta?) hanpatuegia iruditzen zait; erro bera atxikita, "Urgaineko" edo
"Urgain" agian, interesdunari egoki iruditzen bazaizkio....
----- Original Message -----
From: "Pako Sudupe" <psudupe a bildua pasaia.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 16, 2006 1:17 PM
Subject: Re: [itzul] "emergente"


> "Urgainerakoi". Ez dakit balioko dizun. Azkoiti aldean adin batetik
> aurrerakoek behintzat pertsona bat "etxerakoia" dela diote "dena
> etxerako", hark dena etxera eramateko joera duenean, hots, norbere etxea
> ondo jartzeko, ondo "gobernatzeko" lehia bizia duenean.
> Itsasontziak beti urgainera egitea, inoiz ez hondoratzea edo adierazi
> nahi badu delako horrek, kortxoaren propietateak lituzkeen itsasontzia
> amets, beharbada, balio dezake. Zer derizkiozu?
>
> Euskara Zerbitzua escribió:
>
> >Zuen laguntza behar dut:
> >
> >Gizon batek "emergente" izena jarri nahi dio bere itsasontziari, baina
> >euskaraz, jakina. Nola jarriko zenukete?
> >
> >Aldez aurretik, mila esker denei.
> >
> >-----Mensaje original-----
> >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> >nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> >Enviado el: Osteguna, 2006.eko otsailak 16 10:41
> >Para: itzul a bildua postaria.com
> >Asunto: RE: [itzul] ahal izan
> >
> >
> >Erreferentzia bat aurkitu dut Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan (256.
> >or.). Hara:
> >
> >"'Etorri ahal da', 'erosi ahal dau' erako aditz puntukariak nekez
erabilten
> >ditue hiztunek perpaus nagusian. Bai, ostera, menderakuntzan: 'etorri
ahal
> >bada', 'erosi ahal dauena', 'etorri ahal
> >zanean', 'erosi ahal ebala'..."
> >
> >Hau bat dator nik susmatzen nituen erabilera-mugekin eta EGLU-IIn (459.
or.)
> >Iñigok aurkitutako aipamenaren ondoren datorren adibidearekin (4 daude: 3
> >ekialdeko '-ten ahal' formakoak eta 1 honelakoa):
> >d. "Gure etsai deabruak gure enganatzeko 'ediren ahal duen' biderik eta
> >arterik hoberena" (Axular, 'Gero', $ 28)
> >
> >Euskaltzaindiak kontua bi lerro-erditan garbitzea marka da gero:
> >"...mendebalean erabilia da gaur egun (...) gaitzetsi gabe..."
> >
> >Kontua da bizkaieraz erabilera mugatuko egitura bat dela, esaldi
menderatuan
> >beste formekin (zeinkena, bazeintekez...) lehian edo aukeran dagoena.
Azter
> >dezagun Euskaltzaindiak egiten duen konstatazioa (hori baita egiten
duena):
> >"...mendebalean..." (ez nahitaez bizkaieraz) "...erabilia da..." (oso
gutxi
> >eta mugatuta euskaldun osoengan, baina sua gasolinan bezala zabaltzen
> >gainerakoengan) "...gaur egun..." (izan ere, esaldi nagusiko aditz gisa
> >erabiltzea erabilera berri-berria dela dirudi). Askoz gutxiagogatik
jaurti
> >ditu Euskaltzaindiak beste egitura batzuk infernuko su-leizera. Eta
> >amaitzeko, "...gaitzetsi gabe...": baina gutxietsi bai bestea hobesten
> >baitu. Nik uste dut arinegi eta axaletik (barka bekit ausarkeria) pasatu
> >zela atal hau idatzi zuena egitura horren gainetik, sakon aztertu barik,
eta
> >zorionak ematekoa da alde horretatik behar bezala aztertu ez dena ez
> >gaitzestea (baina batasunerako ere onartu barik).
> >
> >Beraz, nire iritziz, ahalerako aditz jokatua erabili beharrean 'ahal'ekin
> >aditz-lokuzioa eginez puntukaria erabili nahi izanez gero, perpaus
> >menderatuan erabiltzea da erabilera zuzena eta tradiziokoa,
Euskaltzaindiak
> >beste lerro-erdiren bat atera arte, behintzat. Esaldi nagusiko aditz gisa
> >erabiltzea ikaragarri (esanahi guztietan) zabaltzen ari den mutaziotzat
> >daukat, eta nire susmoa da euskaldun kaletar edo ukipen handikoengan eta
> >horien bidez ari dela zabaltzen. Inor mindu gabe esan nahi dut azken hau,
> >barkatu bestela, esan ere mezua mozorrotzerainoko leungarriak bilatzen
> >saiatu naiz, baina nire esperientzia psikosoziolinguistikoa hori da eta
esan
> >behar nuen. Horren azterketak ematen du doktoretza-tesia egiteko.
> >
> >Aurkitu dudan erreferentzia Interneten ere badago (283. or.):
> >http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf
> >
> >Jon Agirre
> >
> >-----Mensaje original-----
> >De: Euskara Teknikaria - Mutrikuko Udala [mailto:euskara a bildua mutriku.net]
> >Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 14:03
> >Para: ItzuL
> >Asunto: ER: [itzul] ahal izan
> >
> >Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
> >beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
> >
> >"- Ahal zea etorri bixar goizian?"
> >"- Ahal dira gauza horrek esan?"
> >"- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
> >
> >"- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
> >
> >Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan...
ikastolan
> >ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei ere
bai.
> >
> >Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
> >erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia
da),
> >baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
> >
> >Joseba
> >
> >
> >
> >-----Jatorrizko mezua-----
> >Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> >[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
> >Aranbarri
> >Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
> >Nora: itzul a bildua postaria.com
> >Gaia: [itzul] ahal izan
> >
> >
> >Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori erosi?"
ez
> >zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori egin
> >neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula
erabili
> >ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona
litzateke
> >Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
> >
> >Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
> >
> >
> >"(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
> >
> >Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du bigarrenak
> >hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
> >bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
> >gaitzetsi gabe, jakina."
> >
> >Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla
esango
> >nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina
bestea
> >hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria
dela
> >euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea (are
> >gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina, hizkuntzak
izaki
> >bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide batetik
> >jotzea erabakitzen badute.
> >
> >
> >
> >
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago