[itzul] "emergente"
aua a bildua ivap.es
aua a bildua ivap.es
Ast, Ots 16, 13:46:22, CET 2006
Bai, "Hamabost Egun Urgainen", Jose Antonio Loidiren eleberri zoragarria.
> -----Mensaje original-----
> De: txema [mailto:txeyarza a bildua telefonica.net]
> Enviado el: osteguna, 2006.eko otsailak 16 13:40
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] "emergente"
>
> Ez da txarra proposatzen duzun hori, baina itsasontzi baten izena izateko
> (are gehiago kostaldeko ontzi txiki-ertaina bada, eta hala izango da ziur
> asko, ezta?) hanpatuegia iruditzen zait; erro bera atxikita, "Urgaineko"
> edo
> "Urgain" agian, interesdunari egoki iruditzen bazaizkio....
> ----- Original Message -----
> From: "Pako Sudupe" <psudupe a bildua pasaia.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, February 16, 2006 1:17 PM
> Subject: Re: [itzul] "emergente"
>
>
> > "Urgainerakoi". Ez dakit balioko dizun. Azkoiti aldean adin batetik
> > aurrerakoek behintzat pertsona bat "etxerakoia" dela diote "dena
> > etxerako", hark dena etxera eramateko joera duenean, hots, norbere etxea
> > ondo jartzeko, ondo "gobernatzeko" lehia bizia duenean.
> > Itsasontziak beti urgainera egitea, inoiz ez hondoratzea edo adierazi
> > nahi badu delako horrek, kortxoaren propietateak lituzkeen itsasontzia
> > amets, beharbada, balio dezake. Zer derizkiozu?
> >
> > Euskara Zerbitzua escribió:
> >
> > >Zuen laguntza behar dut:
> > >
> > >Gizon batek "emergente" izena jarri nahi dio bere itsasontziari, baina
> > >euskaraz, jakina. Nola jarriko zenukete?
> > >
> > >Aldez aurretik, mila esker denei.
> > >
> > >-----Mensaje original-----
> > >De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> > >nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> > >Enviado el: Osteguna, 2006.eko otsailak 16 10:41
> > >Para: itzul a bildua postaria.com
> > >Asunto: RE: [itzul] ahal izan
> > >
> > >
> > >Erreferentzia bat aurkitu dut Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan
> (256.
> > >or.). Hara:
> > >
> > >"'Etorri ahal da', 'erosi ahal dau' erako aditz puntukariak nekez
> erabilten
> > >ditue hiztunek perpaus nagusian. Bai, ostera, menderakuntzan: 'etorri
> ahal
> > >bada', 'erosi ahal dauena', 'etorri ahal
> > >zanean', 'erosi ahal ebala'..."
> > >
> > >Hau bat dator nik susmatzen nituen erabilera-mugekin eta EGLU-IIn (459.
> or.)
> > >Iñigok aurkitutako aipamenaren ondoren datorren adibidearekin (4 daude:
> 3
> > >ekialdeko '-ten ahal' formakoak eta 1 honelakoa):
> > >d. "Gure etsai deabruak gure enganatzeko 'ediren ahal duen' biderik eta
> > >arterik hoberena" (Axular, 'Gero', $ 28)
> > >
> > >Euskaltzaindiak kontua bi lerro-erditan garbitzea marka da gero:
> > >"...mendebalean erabilia da gaur egun (...) gaitzetsi gabe..."
> > >
> > >Kontua da bizkaieraz erabilera mugatuko egitura bat dela, esaldi
> menderatuan
> > >beste formekin (zeinkena, bazeintekez...) lehian edo aukeran dagoena.
> Azter
> > >dezagun Euskaltzaindiak egiten duen konstatazioa (hori baita egiten
> duena):
> > >"...mendebalean..." (ez nahitaez bizkaieraz) "...erabilia da..." (oso
> gutxi
> > >eta mugatuta euskaldun osoengan, baina sua gasolinan bezala zabaltzen
> > >gainerakoengan) "...gaur egun..." (izan ere, esaldi nagusiko aditz gisa
> > >erabiltzea erabilera berri-berria dela dirudi). Askoz gutxiagogatik
> jaurti
> > >ditu Euskaltzaindiak beste egitura batzuk infernuko su-leizera. Eta
> > >amaitzeko, "...gaitzetsi gabe...": baina gutxietsi bai bestea hobesten
> > >baitu. Nik uste dut arinegi eta axaletik (barka bekit ausarkeria)
> pasatu
> > >zela atal hau idatzi zuena egitura horren gainetik, sakon aztertu
> barik,
> eta
> > >zorionak ematekoa da alde horretatik behar bezala aztertu ez dena ez
> > >gaitzestea (baina batasunerako ere onartu barik).
> > >
> > >Beraz, nire iritziz, ahalerako aditz jokatua erabili beharrean
> 'ahal'ekin
> > >aditz-lokuzioa eginez puntukaria erabili nahi izanez gero, perpaus
> > >menderatuan erabiltzea da erabilera zuzena eta tradiziokoa,
> Euskaltzaindiak
> > >beste lerro-erdiren bat atera arte, behintzat. Esaldi nagusiko aditz
> gisa
> > >erabiltzea ikaragarri (esanahi guztietan) zabaltzen ari den mutaziotzat
> > >daukat, eta nire susmoa da euskaldun kaletar edo ukipen handikoengan
> eta
> > >horien bidez ari dela zabaltzen. Inor mindu gabe esan nahi dut azken
> hau,
> > >barkatu bestela, esan ere mezua mozorrotzerainoko leungarriak bilatzen
> > >saiatu naiz, baina nire esperientzia psikosoziolinguistikoa hori da eta
> esan
> > >behar nuen. Horren azterketak ematen du doktoretza-tesia egiteko.
> > >
> > >Aurkitu dudan erreferentzia Interneten ere badago (283. or.):
> > >http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf
> > >
> > >Jon Agirre
> > >
> > >-----Mensaje original-----
> > >De: Euskara Teknikaria - Mutrikuko Udala [mailto:euskara a bildua mutriku.net]
> > >Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 14:03
> > >Para: ItzuL
> > >Asunto: ER: [itzul] ahal izan
> > >
> > >Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
> > >beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
> > >
> > >"- Ahal zea etorri bixar goizian?"
> > >"- Ahal dira gauza horrek esan?"
> > >"- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
> > >
> > >"- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
> > >
> > >Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan...
> ikastolan
> > >ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei ere
> bai.
> > >
> > >Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
> > >erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia
> da),
> > >baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
> > >
> > >Joseba
> > >
> > >
> > >
> > >-----Jatorrizko mezua-----
> > >Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> > >[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
> > >Aranbarri
> > >Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
> > >Nora: itzul a bildua postaria.com
> > >Gaia: [itzul] ahal izan
> > >
> > >
> > >Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori
> erosi?"
> ez
> > >zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori
> egin
> > >neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula
> erabili
> > >ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona
> litzateke
> > >Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
> > >
> > >Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
> > >
> > >
> > >"(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
> > >
> > >Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du bigarrenak
> > >hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
> > >bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
> > >gaitzetsi gabe, jakina."
> > >
> > >Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla
> esango
> > >nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina
> bestea
> > >hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria
> dela
> > >euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea
> (are
> > >gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina, hizkuntzak
> izaki
> > >bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide
> batetik
> > >jotzea erabakitzen badute.
> > >
> > >
> > >
> > >
> >
> >
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago