[itzul] "emergente"

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ast, Ots 16, 14:16:57, CET 2006


Lema,  beraz   gutun-azalean jarri ahal (daiteke) da?


Garikoitz

txema escribió:
> Beno, Urgaine(a)n egon behar badu, hamabost egun ez ezik, hamabost urte ere
> iraun dezala behintzat hondaratu gabe, eta Lo(h)idiren batean sartzea
> tokatzen bazaio, ur gezarekin ondo garbi deztatela lema ingura sikiera...
> ----- Original Message -----
> From: <aua a bildua ivap.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, February 16, 2006 1:46 PM
> Subject: RE: [itzul] "emergente"
>
>
> Bai, "Hamabost Egun Urgainen", Jose Antonio Loidiren eleberri zoragarria.
>
>   
>> -----Mensaje original-----
>> De: txema [mailto:txeyarza a bildua telefonica.net]
>> Enviado el: osteguna, 2006.eko otsailak 16 13:40
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] "emergente"
>>
>> Ez da txarra proposatzen duzun hori, baina itsasontzi baten izena izateko
>> (are gehiago kostaldeko ontzi txiki-ertaina bada, eta hala izango da ziur
>> asko, ezta?) hanpatuegia iruditzen zait; erro bera atxikita, "Urgaineko"
>> edo
>> "Urgain" agian, interesdunari egoki iruditzen bazaizkio....
>> ----- Original Message -----
>> From: "Pako Sudupe" <psudupe a bildua pasaia.net>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Thursday, February 16, 2006 1:17 PM
>> Subject: Re: [itzul] "emergente"
>>
>>
>>     
>>> "Urgainerakoi". Ez dakit balioko dizun. Azkoiti aldean adin batetik
>>> aurrerakoek behintzat pertsona bat "etxerakoia" dela diote "dena
>>> etxerako", hark dena etxera eramateko joera duenean, hots, norbere etxea
>>> ondo jartzeko, ondo "gobernatzeko" lehia bizia duenean.
>>> Itsasontziak beti urgainera egitea, inoiz ez hondoratzea edo adierazi
>>> nahi badu delako horrek, kortxoaren propietateak lituzkeen itsasontzia
>>> amets, beharbada, balio dezake. Zer derizkiozu?
>>>
>>> Euskara Zerbitzua escribió:
>>>
>>>       
>>>> Zuen laguntza behar dut:
>>>>
>>>> Gizon batek "emergente" izena jarri nahi dio bere itsasontziari, baina
>>>> euskaraz, jakina. Nola jarriko zenukete?
>>>>
>>>> Aldez aurretik, mila esker denei.
>>>>
>>>> -----Mensaje original-----
>>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
>>>> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>>>> Enviado el: Osteguna, 2006.eko otsailak 16 10:41
>>>> Para: itzul a bildua postaria.com
>>>> Asunto: RE: [itzul] ahal izan
>>>>
>>>>
>>>> Erreferentzia bat aurkitu dut Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan
>>>>         
>> (256.
>>     
>>>> or.). Hara:
>>>>
>>>> "'Etorri ahal da', 'erosi ahal dau' erako aditz puntukariak nekez
>>>>         
>> erabilten
>>     
>>>> ditue hiztunek perpaus nagusian. Bai, ostera, menderakuntzan: 'etorri
>>>>         
>> ahal
>>     
>>>> bada', 'erosi ahal dauena', 'etorri ahal
>>>> zanean', 'erosi ahal ebala'..."
>>>>
>>>> Hau bat dator nik susmatzen nituen erabilera-mugekin eta EGLU-IIn (459.
>>>>         
>> or.)
>>     
>>>> Iñigok aurkitutako aipamenaren ondoren datorren adibidearekin (4 daude:
>>>>         
>> 3
>>     
>>>> ekialdeko '-ten ahal' formakoak eta 1 honelakoa):
>>>> d. "Gure etsai deabruak gure enganatzeko 'ediren ahal duen' biderik eta
>>>> arterik hoberena" (Axular, 'Gero', $ 28)
>>>>
>>>> Euskaltzaindiak kontua bi lerro-erditan garbitzea marka da gero:
>>>> "...mendebalean erabilia da gaur egun (...) gaitzetsi gabe..."
>>>>
>>>> Kontua da bizkaieraz erabilera mugatuko egitura bat dela, esaldi
>>>>         
>> menderatuan
>>     
>>>> beste formekin (zeinkena, bazeintekez...) lehian edo aukeran dagoena.
>>>>         
>> Azter
>>     
>>>> dezagun Euskaltzaindiak egiten duen konstatazioa (hori baita egiten
>>>>         
>> duena):
>>     
>>>> "...mendebalean..." (ez nahitaez bizkaieraz) "...erabilia da..." (oso
>>>>         
>> gutxi
>>     
>>>> eta mugatuta euskaldun osoengan, baina sua gasolinan bezala zabaltzen
>>>> gainerakoengan) "...gaur egun..." (izan ere, esaldi nagusiko aditz gisa
>>>> erabiltzea erabilera berri-berria dela dirudi). Askoz gutxiagogatik
>>>>         
>> jaurti
>>     
>>>> ditu Euskaltzaindiak beste egitura batzuk infernuko su-leizera. Eta
>>>> amaitzeko, "...gaitzetsi gabe...": baina gutxietsi bai bestea hobesten
>>>> baitu. Nik uste dut arinegi eta axaletik (barka bekit ausarkeria)
>>>>         
>> pasatu
>>     
>>>> zela atal hau idatzi zuena egitura horren gainetik, sakon aztertu
>>>>         
>> barik,
>> eta
>>     
>>>> zorionak ematekoa da alde horretatik behar bezala aztertu ez dena ez
>>>> gaitzestea (baina batasunerako ere onartu barik).
>>>>
>>>> Beraz, nire iritziz, ahalerako aditz jokatua erabili beharrean
>>>>         
>> 'ahal'ekin
>>     
>>>> aditz-lokuzioa eginez puntukaria erabili nahi izanez gero, perpaus
>>>> menderatuan erabiltzea da erabilera zuzena eta tradiziokoa,
>>>>         
>> Euskaltzaindiak
>>     
>>>> beste lerro-erdiren bat atera arte, behintzat. Esaldi nagusiko aditz
>>>>         
>> gisa
>>     
>>>> erabiltzea ikaragarri (esanahi guztietan) zabaltzen ari den mutaziotzat
>>>> daukat, eta nire susmoa da euskaldun kaletar edo ukipen handikoengan
>>>>         
>> eta
>>     
>>>> horien bidez ari dela zabaltzen. Inor mindu gabe esan nahi dut azken
>>>>         
>> hau,
>>     
>>>> barkatu bestela, esan ere mezua mozorrotzerainoko leungarriak bilatzen
>>>> saiatu naiz, baina nire esperientzia psikosoziolinguistikoa hori da eta
>>>>         
>> esan
>>     
>>>> behar nuen. Horren azterketak ematen du doktoretza-tesia egiteko.
>>>>
>>>> Aurkitu dudan erreferentzia Interneten ere badago (283. or.):
>>>> http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf
>>>>
>>>> Jon Agirre
>>>>
>>>> -----Mensaje original-----
>>>> De: Euskara Teknikaria - Mutrikuko Udala [mailto:euskara a bildua mutriku.net]
>>>> Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 14:03
>>>> Para: ItzuL
>>>> Asunto: ER: [itzul] ahal izan
>>>>
>>>> Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
>>>> beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
>>>>
>>>> "- Ahal zea etorri bixar goizian?"
>>>> "- Ahal dira gauza horrek esan?"
>>>> "- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
>>>>
>>>> "- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
>>>>
>>>> Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan...
>>>>         
>> ikastolan
>>     
>>>> ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei ere
>>>>         
>> bai.
>>     
>>>> Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
>>>> erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia
>>>>         
>> da),
>>     
>>>> baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
>>>>
>>>> Joseba
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>>>> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
>>>> Aranbarri
>>>> Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
>>>> Nora: itzul a bildua postaria.com
>>>> Gaia: [itzul] ahal izan
>>>>
>>>>
>>>> Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori
>>>>         
>> erosi?"
>> ez
>>     
>>>> zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori
>>>>         
>> egin
>>     
>>>> neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula
>>>>         
>> erabili
>>     
>>>> ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona
>>>>         
>> litzateke
>>     
>>>> Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
>>>>
>>>> Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
>>>>
>>>>
>>>> "(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
>>>>
>>>> Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du bigarrenak
>>>> hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
>>>> bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
>>>> gaitzetsi gabe, jakina."
>>>>
>>>> Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla
>>>>         
>> esango
>>     
>>>> nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina
>>>>         
>> bestea
>>     
>>>> hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria
>>>>         
>> dela
>>     
>>>> euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea
>>>>         
>> (are
>>     
>>>> gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina, hizkuntzak
>>>>         
>> izaki
>>     
>>>> bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide
>>>>         
>> batetik
>>     
>>>> jotzea erabakitzen badute.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>         
>>>       
>
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago