[itzul] "emergente"

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Ots 16, 14:20:06, CET 2006


bai, noski, betiere gutun-azala Loidik gabe badago, bestela iparroratzarekin
ere ez baituzu zuzen idazteko norabiderik aurkituko
----- Original Message -----
From: "Garikoitz Etxebarria" <garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, February 16, 2006 2:16 PM
Subject: Re: [itzul] "emergente"


> Lema,  beraz   gutun-azalean jarri ahal (daiteke) da?
>
>
> Garikoitz
>
> txema escribió:
> > Beno, Urgaine(a)n egon behar badu, hamabost egun ez ezik, hamabost urte
ere
> > iraun dezala behintzat hondaratu gabe, eta Lo(h)idiren batean sartzea
> > tokatzen bazaio, ur gezarekin ondo garbi deztatela lema ingura
sikiera...
> > ----- Original Message -----
> > From: <aua a bildua ivap.es>
> > To: <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Thursday, February 16, 2006 1:46 PM
> > Subject: RE: [itzul] "emergente"
> >
> >
> > Bai, "Hamabost Egun Urgainen", Jose Antonio Loidiren eleberri
zoragarria.
> >
> >
> >> -----Mensaje original-----
> >> De: txema [mailto:txeyarza a bildua telefonica.net]
> >> Enviado el: osteguna, 2006.eko otsailak 16 13:40
> >> Para: ItzuL
> >> Asunto: Re: [itzul] "emergente"
> >>
> >> Ez da txarra proposatzen duzun hori, baina itsasontzi baten izena
izateko
> >> (are gehiago kostaldeko ontzi txiki-ertaina bada, eta hala izango da
ziur
> >> asko, ezta?) hanpatuegia iruditzen zait; erro bera atxikita,
"Urgaineko"
> >> edo
> >> "Urgain" agian, interesdunari egoki iruditzen bazaizkio....
> >> ----- Original Message -----
> >> From: "Pako Sudupe" <psudupe a bildua pasaia.net>
> >> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> >> Sent: Thursday, February 16, 2006 1:17 PM
> >> Subject: Re: [itzul] "emergente"
> >>
> >>
> >>
> >>> "Urgainerakoi". Ez dakit balioko dizun. Azkoiti aldean adin batetik
> >>> aurrerakoek behintzat pertsona bat "etxerakoia" dela diote "dena
> >>> etxerako", hark dena etxera eramateko joera duenean, hots, norbere
etxea
> >>> ondo jartzeko, ondo "gobernatzeko" lehia bizia duenean.
> >>> Itsasontziak beti urgainera egitea, inoiz ez hondoratzea edo adierazi
> >>> nahi badu delako horrek, kortxoaren propietateak lituzkeen itsasontzia
> >>> amets, beharbada, balio dezake. Zer derizkiozu?
> >>>
> >>> Euskara Zerbitzua escribió:
> >>>
> >>>
> >>>> Zuen laguntza behar dut:
> >>>>
> >>>> Gizon batek "emergente" izena jarri nahi dio bere itsasontziari,
baina
> >>>> euskaraz, jakina. Nola jarriko zenukete?
> >>>>
> >>>> Aldez aurretik, mila esker denei.
> >>>>
> >>>> -----Mensaje original-----
> >>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> >>>> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> >>>> Enviado el: Osteguna, 2006.eko otsailak 16 10:41
> >>>> Para: itzul a bildua postaria.com
> >>>> Asunto: RE: [itzul] ahal izan
> >>>>
> >>>>
> >>>> Erreferentzia bat aurkitu dut Bizkai Euskeraren Jarraibide Liburuan
> >>>>
> >> (256.
> >>
> >>>> or.). Hara:
> >>>>
> >>>> "'Etorri ahal da', 'erosi ahal dau' erako aditz puntukariak nekez
> >>>>
> >> erabilten
> >>
> >>>> ditue hiztunek perpaus nagusian. Bai, ostera, menderakuntzan: 'etorri
> >>>>
> >> ahal
> >>
> >>>> bada', 'erosi ahal dauena', 'etorri ahal
> >>>> zanean', 'erosi ahal ebala'..."
> >>>>
> >>>> Hau bat dator nik susmatzen nituen erabilera-mugekin eta EGLU-IIn
(459.
> >>>>
> >> or.)
> >>
> >>>> Iñigok aurkitutako aipamenaren ondoren datorren adibidearekin (4
daude:
> >>>>
> >> 3
> >>
> >>>> ekialdeko '-ten ahal' formakoak eta 1 honelakoa):
> >>>> d. "Gure etsai deabruak gure enganatzeko 'ediren ahal duen' biderik
eta
> >>>> arterik hoberena" (Axular, 'Gero', $ 28)
> >>>>
> >>>> Euskaltzaindiak kontua bi lerro-erditan garbitzea marka da gero:
> >>>> "...mendebalean erabilia da gaur egun (...) gaitzetsi gabe..."
> >>>>
> >>>> Kontua da bizkaieraz erabilera mugatuko egitura bat dela, esaldi
> >>>>
> >> menderatuan
> >>
> >>>> beste formekin (zeinkena, bazeintekez...) lehian edo aukeran dagoena.
> >>>>
> >> Azter
> >>
> >>>> dezagun Euskaltzaindiak egiten duen konstatazioa (hori baita egiten
> >>>>
> >> duena):
> >>
> >>>> "...mendebalean..." (ez nahitaez bizkaieraz) "...erabilia da..." (oso
> >>>>
> >> gutxi
> >>
> >>>> eta mugatuta euskaldun osoengan, baina sua gasolinan bezala zabaltzen
> >>>> gainerakoengan) "...gaur egun..." (izan ere, esaldi nagusiko aditz
gisa
> >>>> erabiltzea erabilera berri-berria dela dirudi). Askoz gutxiagogatik
> >>>>
> >> jaurti
> >>
> >>>> ditu Euskaltzaindiak beste egitura batzuk infernuko su-leizera. Eta
> >>>> amaitzeko, "...gaitzetsi gabe...": baina gutxietsi bai bestea
hobesten
> >>>> baitu. Nik uste dut arinegi eta axaletik (barka bekit ausarkeria)
> >>>>
> >> pasatu
> >>
> >>>> zela atal hau idatzi zuena egitura horren gainetik, sakon aztertu
> >>>>
> >> barik,
> >> eta
> >>
> >>>> zorionak ematekoa da alde horretatik behar bezala aztertu ez dena ez
> >>>> gaitzestea (baina batasunerako ere onartu barik).
> >>>>
> >>>> Beraz, nire iritziz, ahalerako aditz jokatua erabili beharrean
> >>>>
> >> 'ahal'ekin
> >>
> >>>> aditz-lokuzioa eginez puntukaria erabili nahi izanez gero, perpaus
> >>>> menderatuan erabiltzea da erabilera zuzena eta tradiziokoa,
> >>>>
> >> Euskaltzaindiak
> >>
> >>>> beste lerro-erdiren bat atera arte, behintzat. Esaldi nagusiko aditz
> >>>>
> >> gisa
> >>
> >>>> erabiltzea ikaragarri (esanahi guztietan) zabaltzen ari den
mutaziotzat
> >>>> daukat, eta nire susmoa da euskaldun kaletar edo ukipen handikoengan
> >>>>
> >> eta
> >>
> >>>> horien bidez ari dela zabaltzen. Inor mindu gabe esan nahi dut azken
> >>>>
> >> hau,
> >>
> >>>> barkatu bestela, esan ere mezua mozorrotzerainoko leungarriak
bilatzen
> >>>> saiatu naiz, baina nire esperientzia psikosoziolinguistikoa hori da
eta
> >>>>
> >> esan
> >>
> >>>> behar nuen. Horren azterketak ematen du doktoretza-tesia egiteko.
> >>>>
> >>>> Aurkitu dudan erreferentzia Interneten ere badago (283. or.):
> >>>> http://www.labayru.org/pdfs/Jarraibide_Liburua.pdf
> >>>>
> >>>> Jon Agirre
> >>>>
> >>>> -----Mensaje original-----
> >>>> De: Euskara Teknikaria - Mutrikuko Udala [mailto:euskara a bildua mutriku.net]
> >>>> Enviado el: miércoles, 15 de febrero de 2006 14:03
> >>>> Para: ItzuL
> >>>> Asunto: ER: [itzul] ahal izan
> >>>>
> >>>> Ekarpentxo modura (nire lehenengo agerraldia izateko, nahikoa
> >>>> beharbada)ondokoak "ahal ditxut adierazi":
> >>>>
> >>>> "- Ahal zea etorri bixar goizian?"
> >>>> "- Ahal dira gauza horrek esan?"
> >>>> "- Ez, ezin nai etorri." "Bai, ahal nai etorri."
> >>>>
> >>>> "- Nahi dezuzen gauza danak ahal dezuz esan, baiña gauzak holaxe dia"
> >>>>
> >>>> Adierazitakoak barra-barra entzun ahal dira Mutrikuko kaleetan...
> >>>>
> >> ikastolan
> >>
> >>>> ikasitakoei... eta gaztelera hutsezko eskoletan ikasitako edadetuei
ere
> >>>>
> >> bai.
> >>
> >>>> Egia da "etorri zeinke", "ezin zeinke esan" eta molde horretakoak ere
> >>>> erabiltzen direla (forma hauek gazteengan galtzen ari direla ere egia
> >>>>
> >> da),
> >>
> >>>> baina ahal-dunekin batera erabiltzen direla, natural-natural.
> >>>>
> >>>> Joseba
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>> -----Jatorrizko mezua-----
> >>>> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> >>>> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Iñigo Errasti
> >>>> Aranbarri
> >>>> Bidalia: miércoles, 15 de febrero de 2006 12:54
> >>>> Nora: itzul a bildua postaria.com
> >>>> Gaia: [itzul] ahal izan
> >>>>
> >>>>
> >>>> Niri etxeko euskaraz "nik hori ahal dot egin" edo "ahal dozu hori
> >>>>
> >> erosi?"
> >> ez
> >>
> >>>> zaizkit arrotzak iruditzen; errazago esango ditut, agian, "nik hori
> >>>>
> >> egin
> >>
> >>>> neike" eta "erosi zeinke", baina ez nuke esango lehengo biak sekula
> >>>>
> >> erabili
> >>
> >>>> ez ditudanik; ez eta gure etxeko alfabetatugabeek ere. Agian, ona
> >>>>
> >> litzateke
> >>
> >>>> Bizkaiko beste leku batzuetan ere horrela esaten duten jakitea.
> >>>>
> >>>> Dena dela, EGLU IIan (455-461) ahaleraz ari dela, honako hau dio:
> >>>>
> >>>>
> >>>> "(60) a. etorri ahal naiz / b. etortzen ahal naiz
> >>>>
> >>>> Lehenbizikoa mendebaldean erabilia da gaur egun eta iduri du
bigarrenak
> >>>> hedatuagoak dituela gure literatur tradizioan. Benturaz, batasunerako
> >>>> bidetik abiatuz, azken hau (-tzen+ahal) hobetsi behar genuke, bestea
> >>>> gaitzetsi gabe, jakina."
> >>>>
> >>>> Beraz, ez du okertzat jotzen. Sistemak onartzen dituen bi bide direla
> >>>>
> >> esango
> >>
> >>>> nuke, eta aditz trinkoena zaharragoa eta "jatorragoa" dela ere, baina
> >>>>
> >> bestea
> >>
> >>>> hor daukagu, eta asko erabiltzen dute. Egia da, bestetik, tamalgarria
> >>>>
> >> dela
> >>
> >>>> euskara ikasten dutenek bide bakarra ezagutzea eta bestea baztertzea
> >>>>
> >> (are
> >>
> >>>> gehiago horrek bigarrena desagerztea ekarriko badu). Baina,
hizkuntzak
> >>>>
> >> izaki
> >>
> >>>> bizidunak omen dira eta ezer gutxi egin dezakegu (ahal dugu) bide
> >>>>
> >> batetik
> >>
> >>>> jotzea erabakitzen badute.
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>>
> >>>
> >
> >
> >




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago