[itzul] extereos

"ABURUZA ALKORTA, MIREN BEGOÑA" aburuza_miren a bildua eitb.com
Ast, Ots 16, 18:13:33, CET 2006


Arratsalde on, Inma

Gure inguruan "estereo" erabiltzen da kasu horietan, eta Orotarikoan
begiratuta, Munitaren adibide bat topatu dut. "Egurra neurtzeko [...] metro
metro kubikoa erabiltzen da; eta metro kubikoan sartzen den egur-pilloari
estereoa deritzaio. Orrela, metro kubikoa egurrez bein beteta, estereo bat
dezu".

Ondo ibili!
Miren  

-----Mensaje original-----
De: Legazpiko Udala - Euskara [mailto:euskara.le a bildua legazpi.net]
Enviado el: jueves 16 de febrero de 2006 18:01
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] extereos


Aupa, arratsalde on.

 

Landa-bideen gaineko ordenantza batean hau agertu zait: ".....exención tanto
de fianza como de la tasa correspondiente para las sacas de madera hasta 100
extereos"

 

Zer da extereos? Ez dut inon aurkitu (RAEn ere ez) eta galdetu dudanean
"antza, egurraren bolumena neurtzeko unitatea dela" esan didate.

 

Eman al duzue hori inoiz euskaraz?

 

Eskertuta dago laguntza.

 

Inma.

 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago