[itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Enrike
kultura a bildua elgeta.net
As, Ots 21, 13:10:20, CET 2006
Nik uste dut ehiza/kaza txakurre... jarrita ez duzula gauza handirik
argitzen, basurde-txakurrekin eta abarrekin ere egiten baitira lehiaketak,
eta horiek "muestratik" gauza gutxi. Bestalde "muestra" txakurrekin ere
lehiaketa mota asko egiten dira: "San Huberto" "Gran busqueda" eta abar.
Horiek zailenak dira, hemen egiten direnak sinpleagoak dira, nolabait
esateko, eta zuk jarri duzun "concurso provincial de perros de muestra sin
muerte" hori ere mota horretakoa da, generikoa, besteak zehatzagoak izaten
dira.
Gure elkartean begiratu dut eta hona hemen Gipuzkoako federaziotik
bidalitako gutuna:
"Ondoren aipatzen diren modalitate desberdinetarako behar dira epai eta
arbitrogaiak:
- Hegaztiak (usakume-galeperra kolonbaire edo kaiola erara)
- Ehiza ibilaldiak eta Compack Sporting.
- Muestra txakurrak eta San Huberto"
Ikusten duzunez beraiek muestra txakurrak jarri dute, baina, ni ez nau
asebetetzen. Bestalde, federazioan euskara ez da gehiegi erabiltzen (begira
bestela webgunea), eta alde horretatik ez dakit, ba.
Azkenik, ez dakit esaten nik nola jarriko nuen. Uste dut nonbait ikusita
daukadala itzulpen txukunen bat, baina, ez dut gogoratzen.
Enrike
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: martes, 21 de febrero de 2006 12:47
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Importancia: Alta
Aurrenik eta behin, barkatu berandu baino beranduago erantzutearren; eta
hurrenik, milesker hain azalpen zehatzak eman dizkidazuen guztioi. Foro
honetan behintzat egunero ikasten dugu zer edo zer. Agurtzanek, Enriquek eta
beste pare bat lagunek ondo baino hobeto azaldu dizkidate ehiza txakurren
arteko diferentziak, horrelako txapelketa edo lehiaketetan zer den jokatzen
edo balioesten dena, eta -niretzat ulertezinena zena- "sin muerte" horren
esangura.
Horren ondorioz eta beste pare bat kazari edo ehiztariren iritzia jaso
ondoren, hauexek dira uste batean atera zaizkidan esaldiak, zuen irizpidera
jartzen ditudanak:
- Erakus-txakurren* Gelditxakurren* Gipuzkoako txapelketa . Euskalterm-ek
biak dakartza, baina ez dut beste inon bilatu (uste baino txakur klase asko
dago: basurde-txakurra, txakur epertaria, txakur xarlangoa...baina
"gelditxakurrik" eta "erakus-txakurrik" ez dut inon topatu, ez idatziz, ez
ahoz)
- Ehiza/kaza txakurren* Gipuzkoako txapelketa. Kazari bien esanetan,
horrelakoetan horixe omen da beraiek euskaraz erabiltzen dutena, eta "sin
muerte" hori azaltzerakoan "tirorik jaurti barikoa" erantzun didate, hegazti
biziekin egiten dena.
- Ehiza/kaza txakurren Erakustaldia. Gipuzkoako Txapelketa (bereiztuta, bata
goian eta bestea behean idatzita)
Zuen iritzia jaso nahiko nuke.
-----Mensaje original-----
De: Enrike [mailto:kultura a bildua elgeta.net]
Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2006 10:02
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Muestra hori "paradia" da, hau da, galeper, eper, faisai edo dena delakoa
somatzen dutenean geldirik gelditzea, "muestra" egitea. Guretzako oilagor
txakurrak dira, eta arraza berezikoak izaten dira. Bi talde nagusi dira:
kontinentalak (bretoiak, brakoak, Dratharrak...) eta irletakoak (setterrak
eta pointerrak batez ere). "Sin muerte" horrek adieraziko du ez dela
hegaztirik hilgo, batez ere, bilatze lana eta "paradia" neurtuko edo
sarituko dira, ez hildako hegaztia ekartzea, hilgo ez denez.
Nola esaten zaion "perros de muestra" horri? Ideiarik ez, bilatu beharko
nuke. Begiratuko dut elkartera "perros de muestra" jartzen duen kartelik
iritsi den.
Enrike Gorrotxategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzultzailea - Eibarko Udala
Enviado el: lunes, 20 de febrero de 2006 9:10
Para: Itzul (E-mail)
Asunto: [itzul] concurso provincial de perros de muestra sin muerte
Importancia: Alta
Perros de muestra: erakustxakur (Euskalterm). Zalantza: txakur horiek
"erakusketa-muestrarakoak" baino ez al dira? Arraza berezikoak aldi dira?.
"sin muerte": nik soberan ikusten du esaldi horretan -helburua txakurraren
abilezia erakustea bada, txoririk akabatzeko premiarik ez dute izango...
Azkenean: nola emango zenukete esaldi hori
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago