[itzul] landareen izenak
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Ots 22, 15:56:01, CET 2006
Ziurrenik espezio horiei ez zaie inoiz euskarazko izenik eman. Zeuk
asma ditzakezu. Ez da zaila [ ;-) ]
Althaea hirsuta malvabisco peludo
Euskaltermen, "Althaea" generokoei <<malba>> deritze. Euskaraz,
bada, <<malba iletsua>> izan liteke, latinez (eta gaztelaniaz) ematen zaion
izena itzuliz.
Zerrendatxo bat osatzen baduzu, Euskaltermera bidal dezakezu,
hurrengo batean edonoren esku egon dadin.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago