[itzul] landareen izenak
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 22, 17:09:42, CET 2006
Nafarroako Unibertsitate Publikoak daukan herbarioan horietako bakarra ageri
da (Althaea hirsuta), eta beste espezieetan izen arrunta ere badakarren
arren (gaztelaniaz eta euskaraz), honetan ez bata ez bestea; eta,
harrigarria bada ere, Nafarroa osoan zabalduta ei dago (nolabait izendatu
beharko dute bertakoek euskaraz edo gaztelaniaz, ziur latinez ez dutela
aipatzen).
http://www.unavarra.es/servicio/herbario/htm/Alth_hirs.htm
Bestalde, Asierrek proposatutako lana egiteko hona hemen:
Althaea hirsuta: CT: malví hirsut ; DE : Rauher Eibisch ; ES : cañamera
azul, malvavisco peludo ; FR : guimauve hérissée ; IT : altea ispida ; PT :
malva-peluda ; EN : rough marsh-mallow
Beste helbide honetan denak daude, baina euskaraz ez.
http://herbarivirtual.uib.es/cat/nom_cientific/index.html
Laguntza gutxi. Beraz, hor doa nire zentimo erdia (ez du gehiago balio):
Althaea hirsuta: malba urdina? (zuria eta gorria dauzkagunez koloretik
bereizten jarraituko nuke)
Anacamptis pyramidalis: piramide-orkidea? (forma hori dauka, ikusi argazki
zoragarria: http://usuario.tiscali.es/mikel.tapia/index.htm edo, hobeto,
itaundu Mikel Tapiari)
Anthoxanthum odoratum: banilla-belarra? (cf. ingelesezko "vanilla grass")
Asphodelus aestivus: anbulo arrunta? (Asphodelus albus-en berdina ote den...
anbuloa alegia, gaztelaniaz "gamón común")
Ballota nigra: lekugi beltza? (gaztelaniazko "marrubio" euskaraz "lekugi"
bada)
Convolvulus althaeoides: ezkerte arrosa? (beltza eta zuria dauzkagunez
koloretik bereizten jarraituko nuke)
Jon
-----Mensaje original-----
De: Ana Martin [mailto:Ana a bildua EMUN.com]
Enviado el: miércoles, 22 de febrero de 2006 15:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] landareen izenak
Santurtziko Serantes mendiari buruzko lan batean ehunka landare izen
agertzen dira, eta horietatik 30en euskarazko bertsiorik aurkitu ezinda eta
erotu beharrean nabil. Euskaltermen eta Interneten hainbat katalogo eta
lanetan saiatu naiz, baina kale
Norbaitek laguntzerik bai?
beti bezala, eskerrik asko
zerrenda honela hasten da:
Althaea hirsuta: malvabisco peludo
Anacamptis pyramidalis: orquídea piramidal
Anthoxanthum odoratum: grama de olor
Asphodelus aestivus: gamón
Ballota nigra: marrubio negro
Convolvulus althaeoides: campanilla rosa
....
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago