[itzul] Landareen izenak

Xan xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Iga, Ots 26, 20:44:13, CET 2006


arrizabalaga van remoorterek idatzi du:

>Ez dut berehalakorako behar baina oso interesgarria iruditu zait Gerardok aipatu duen liburua (diccionario de los nombres euskaros de las plantas, Iruñea 1888 / José María de Lacoizqueta). Non lortu ahalko nuke (liburua bera seguruenik ez, baina kopiaren bat) ? 
>  
>
Ez dirudi Gerardoren ale bera dudan eskuetan, Mikelek aipatzen duena 
segurago:
Lakoizketa, Jose Maria. /Diccionario de los nombres euskaros de las 
plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos y franceses y 
científicos latinos/. Nafarroako gobernua, 1994 (L.G.). ISBN: 84-235-1315-7
1888ko argitaraldiaren faksimilea da, Eduardo Gil Beraren 
hitzaurrearekin. Liburudenda batzuen katalogoan dago oraino.

>Norbaitek landareen euskal izendegi txukun bat edukiko balu edo non lortzerik dudan esango balit... ahal bada, latinezko eta gaztelania edo frantses izenen baliokideak alboan dituela... 
>
Txukuna egitekoa dela dirudi, anartean beste hau lagungarria ukanen duzu:
Saule, Marcel; Dendaletxe, Claude (hitzaurregilea). /La grande flore 
illustrée des Pyrénées/. Tolosa : Milan ; Rando-Editions, 2002. ISBN: 
2-7459-0637-2 (Milan); 2-84182-185-4 (Rando Editions)

Izenburuak dion bezala Pirinioetan mugatzen da (geografia ikuspundutik), 
beraz Euskal Herriaren ekialdea kontutan hartzen du bakarrik. Haatik oso 
interesgarria da hainbat hizkuntzatan ematen ditu zehazki agertzen diren 
landareen deskribapen eta marrazkiak: izen zientifikoa latinez, 
frantsesez eta batzutan euskaraz, okzitanieraz, aragoieraz edo/eta 
katalanez.

Nahiz lagungarria ez den izanen euskarazko izendegiarentzat, aipatzekoa 
da ondokoa, izenak bakarrik latinez agertzen diren arren:
Aizpuru, I.; Aseginolaza, C.; Uribe-Etxebarria, P.M.; (et al.). /Euskal 
Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak/. Eusko 
Jaurlaritza, 2004
baita Fernando Pedro Perezek ADEVE argitaletxearen bidez argitaratu 
dituen liburuak (batzutan izenak euskaraz agertzen dira).
Xan Othaburu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago