Re: [itzul] después de Cristo eta frankoen hizkuntza

txema txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ots 28, 14:20:42, CET 2006


Frankoen berezko hizkuntzaz ari bazara, germaniar hizkuntza zen, noski, ez
latindarra, eta gaztelaniaz fráncico uste dut esaten zaiola,
neerlandera/flandesera eta ustez beste inguruko mintzairaren bat franko
talde batzuen hizkuntzaren ondorengoa omen. Euskaraz ez dakit nola esaten
zaion, frankoen hizkuntza, bai, baina hori oso zehazgabea da, dakien batek
lagundu beharko dizu; francique hortik eratorri denez, franzikea?,
franzikera? Ea inork argitzen dizun.
----- Original Message -----
From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, February 28, 2006 1:49 PM
Subject: [itzul] después de Cristo eta frankoen hizkuntza


Kaixo,
pare bat galderatxo dauzkat, ea norbaitek laguntzerik daukan.
- Nola ipintzen duzue euskaraz dC honelako batean?: (300 aC-300 dC)
- Ba al dakizue frankoek erabiltzen zuten hizkuntzak ze deitura zuen?
"Frankera" edo antzekorik entzun al duzue inoiz?

Aurrez mila esker,

Miren




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago