RE: [itzul] después de Cristo eta frankoen hizkuntza

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Ots 28, 16:03:00, CET 2006


Gauza bat da frankoen hizkuntza eta bestea hizkuntza horretatik eratorritako
dialekto germanikoak (egun hizkuntzak), batez ere Frantzian egiten den
alemana izendatzeko erabiltzen dena (Plattdeitch), eta frantsesez biei
esaten zaie "francique". Gaur egun bizirik dagoena izendatzeko "franciquera"
erabiliz gero, hilda dagoena izendatzeko "frankoen hizkuntza" esango nuke.

> ----- Original Message -----
> From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
>
>
> Kaixo,
> pare bat galderatxo dauzkat, ea norbaitek laguntzerik daukan.
> - Nola ipintzen duzue euskaraz dC honelako batean?: (300 aC-300 dC)
> - Ba al dakizue frankoek erabiltzen zuten hizkuntzak ze deitura zuen?
> "Frankera" edo antzekorik entzun al duzue inoiz?
>
> Aurrez mila esker,
>
> Miren




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago