[itzul] frankoen hizkuntza
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
As, Ots 28, 18:26:56, CET 2006
Kasu horretan zaila da izen zehatzari ihes egitea (zehazgabetasunaren
ilunak), eta, esan bezala, izenak berak (fráncico, francique) badu hainbat
katramila. Zure galderari erantzunez, eta "baix" hori geografikoa delakoan,
"antzinako behe-franciquea" eman daiteke. Beste kontu bat da francique forma
hori (frankoen hizkuntza zaharraz ari garela) zergatik ez etxekotu eta
franzikera, franzikea, frantzikera, edo dena delako moduan ematea, baina
horretan ezin lagundu. Francique erabiltzea erabakitzen baduzu, horrela
emango nuke.
----- Original Message -----
From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, February 28, 2006 5:50 PM
Subject: Re: [itzul] frankoen hizkuntza
> Nire testuan nederlanderaren historia hiru garaitan banatzen dute.
> Lehenengoa nederlandera zaharrarena edo "baix fràncic antic"ena izan zela
> jartzen du. Nola emango zenuteke orduan komatxo artean dagoena?
>
> Miren
> ----- Original Message -----
> From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> To: <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, February 28, 2006 4:03 PM
> Subject: RE: [itzul] después de Cristo eta frankoen hizkuntza
>
>
> > Gauza bat da frankoen hizkuntza eta bestea hizkuntza horretatik
> > eratorritako
> > dialekto germanikoak (egun hizkuntzak), batez ere Frantzian egiten den
> > alemana izendatzeko erabiltzen dena (Plattdeitch), eta frantsesez biei
> > esaten zaie "francique". Gaur egun bizirik dagoena izendatzeko
> > "franciquera"
> > erabiliz gero, hilda dagoena izendatzeko "frankoen hizkuntza" esango
nuke.
> >
> >> ----- Original Message -----
> >> From: "miren" <miren_etxeberria a bildua yahoo.es>
> >>
> >>
> >> Kaixo,
> >> pare bat galderatxo dauzkat, ea norbaitek laguntzerik daukan.
> >> - Nola ipintzen duzue euskaraz dC honelako batean?: (300 aC-300 dC)
> >> - Ba al dakizue frankoek erabiltzen zuten hizkuntzak ze deitura zuen?
> >> "Frankera" edo antzekorik entzun al duzue inoiz?
> >>
> >> Aurrez mila esker,
> >>
> >> Miren
> >
>
>
>
> ______________________________________________
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago