ER: [itzul] Karta parteak

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
Ost, Urt 25, 13:48:36, CET 2006


Partilla (gazt. Partija)= untzi bateko irabaziak banatzea arrantzaleen eta
untzi-jabeen artean.

Hau da, arrantzan sasoi bat egon eta gero (astebete, hilabete,...) tarte
horretan irabazitakoa, behin gastuak kenduta, arrantzaleen eta untzi-jabeen
(armadoreen) artean banatzea. Arrantzale batzuek ez dute soldata finkorik
eta etxera eroaten duten dirua, partilla hauetan banatutakoa da. Lehen,
taberna batean egiten zen, domeka goizez.

"Karta partillek egin" gehienbat, Aizbeak esan duen moduan,  bazkideen
artean egindako azken partilla da, "sozietatearen finikitoa " nolabait..

   Joserra Bilbao




                                                                                                          
                                                                                                          
                                              Para:     ItzuL <itzul a bildua postaria.com>                        
                                              cc:                                                         
             "UEMA.Aizbea Renteria"           Asunto:   ER: [itzul] Karta parteak                         
             <uema a bildua uema.org>                                                                              
             Enviado por:                                                                                 
             itzul-bounces a bildua postaria.com                                                                   
                                                                                                          
                                                                                                          
             25/01/2006 12:30                                                                             
             Por favor, responda a                                                                        
             ItzuL                                                                                        
                                                                                                          
                                                                                                          




Guk, Bermeon "Karta partillek egin" esaten dugu. Lagun bi haserretzen
direnean (normalean bazkideak edo bikotekideak) eta ondasunen banaketa
egiten dutenean "karta partillek egin" dituztela esaten dugu.
Aizbea

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
izenean: Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org
Bidalia: asteazkena, 2006.eko urtarrilak 25 11:32
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] Karta parteak




Hala zioen atzo Andu Lertxundik Berrian, 'karta parteak egin'. Guk 'karta
partidak' edo 'karta partiketak egin' esaten dugu, eta, esan didatenez,
gazteleraz ere bada antzeko esaunda bat: 'partir peras'.
Ezagutzen edo erabiltzen al duzue euskarazkoen antzeko esapiderik? Zein
zentzutan?
Eskerrik asko.







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago