ER: [itzul] Karta parteak
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Urt 25, 13:53:16, CET 2006
Robustiano Ortuzar Legarreta bermeotarrak sei antzerki lan labur idatzi
eta "Oroigarriak: Bermeoko arrantzaleen bizikeraz eraturiko antzerkiak"
izeneko liburuan argitaratu zituen 1925ean. Antzerki lanok Bermeoko
euskaraz idatzita daude.
Liburuaren amaieran eranskin bi ezarri zituen, "Bermeo'ko itz bereizi ta
esaera politez aberastuak".
Hiztegi horretan honela definitu zuen "partille":
<Partija. Es el acto de dividir lo ganado en partes. Cada parte, ya
dijimos, se llamaba mareaje>.
Bermeon "karta partillek egin" esaten dena "karta partidak egin" esaten
da Nabarnizen (<Esate baterako, diskutidu. igual beti lagunak izan, eta
gero, ba, hasarratu-edo egin ezkero, ba askok esaten dabe: "Karta
partidak ein yozak arek be!">)
Alberto
>>>Galdetu da: <Eta, bestetik, zer esan nahi du 'partillek' horrek?>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago