[itzul] De Zerio, Martinez de Zerio
Alberto Martinez de la Cuadra
acuadra a bildua zamudiokoudala.net
Or, Eka 2, 08:44:42, CEST 2006
Ikasmaterialen Aholku batzordearen "Onomastika"n
(http://tinyurl.com/o8gka) proposatutakoaren arabera, 'Xabier Zerio' eta
'Xabier Martinez de Zerio' idatzi behar dira:
"Deiturei dagokienez, berriz, gorago aipatu diren irizpide orokorrez
gain, beste hauek ere kontuan hartu behar dira:
1400. urteaz geroztiko pertsonen izenetan ez da onartuko deituraren
aurreko, tarteko edo ondoko eranskinik (de, d', -tar, -koa, -ko eta y).
Adibidez, ontzat emango dira Katalina Erauso (eta ez Katalina Erausoko),
Resurreccion Maria Azkue (eta ez Resurreccion Maria de Azkue), Sabin
Arana Goiri (eta ez Sabin de Arana y Goiri), Joanes Leizarraga (eta ez
Joanes Leizarragakoa), Pedro Agerre Axular (eta ez Pedro de Axular edo
Pedro Axularkoa), XV. mendeaz geroztikoak baitira denak.
Patronimikoa + de + toponimoa gisako deituretan, ostera, bi hurrenkera
onar daitezke: erdal hurrenkera eta euskal hurrenkera.
Adibidez:
Diaz de Zerio / Diaz Zerioko, Sarria de Etxebarri / Sarria Etxebarriko.
Edonola ere, formarik ezagunena hobetsiko da (Ruiz de Alda...).
Bestalde, arabar jatorriko deitura konposatuak osorik ematekoak dira.
Adibidez:
Diaz de Urbina, Gonzalez de Galdeano."
Alberto
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago