[itzul] "Baja eman naiz"

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ast, Eka 8, 13:01:02, CEST 2006


Neu ere Igorrekin bat nator. Zuzenduz ikasten da eta nolako zerrenda
den hau kontuan harturik, denok ikasteko gaude.

2006/6/8, Igor Odriozola <odriozola a bildua euskalerria.org>:
> Bueno, zurrunbilo honetan gauden guztioi.
>
> Hasteko, denbora soberan, ez, egia esan. Itzultzaile, bai, beste gauza
> askoren artean, eta aspertu, ez (ez dakit nork idatzi duen moduan). Uste
> dut, gainera, "itzul" zerrenda horretarako gailu bat dela, ez dakit zer
> pentsatuko duzuen horri buruz. Hala ere, zuzendutakoak inori min egin badio
> (ez niri, Deņek uste duen bezala), ez da nire asmoa izan. Dena dela,
> iruditzen zait akats hori euskaraz erraztasun handirik gabe aritzen diren
> askok egiten dutela, zabaltzen ari dela eta zuzendu beharrekoa dela.
> Besterik ez.
>
> Nik idatzitako honetan gauza asko egongo dira zuzendu beharrekoak, seguru,
> eta, hala balitz, gustura hartuko nituzke zuen zuzenketak.
>
> Eskerrik asko,
>
> Igor Odriozola
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ___________________________________________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>


-- 
Kepa Diegez



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago