[itzul] "Baja eman naiz"

Igor Odriozola odriozola a bildua euskalerria.org
Ast, Eka 8, 12:57:40, CEST 2006


Bueno, zurrunbilo honetan gauden guztioi.

Hasteko, denbora soberan, ez, egia esan. Itzultzaile, bai, beste gauza
askoren artean, eta aspertu, ez (ez dakit nork idatzi duen moduan). Uste
dut, gainera, "itzul" zerrenda horretarako gailu bat dela, ez dakit zer
pentsatuko duzuen horri buruz. Hala ere, zuzendutakoak inori min egin badio
(ez niri, Deņek uste duen bezala), ez da nire asmoa izan. Dena dela,
iruditzen zait akats hori euskaraz erraztasun handirik gabe aritzen diren
askok egiten dutela, zabaltzen ari dela eta zuzendu beharrekoa dela.
Besterik ez.

Nik idatzitako honetan gauza asko egongo dira zuzendu beharrekoak, seguru,
eta, hala balitz, gustura hartuko nituzke zuen zuzenketak.

Eskerrik asko,

Igor Odriozola
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago