[itzul] ER: Baja eman nahi dut
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 8, 13:57:27, CEST 2006
Bada, zurea ere ez da (meta)zuzenketa makala, gero, paternalismo, moralina
eta guzti!
Badakit hobeto gelditzen dela zurea, baina, hizpidera ekarri duzunez, niri
eskandalagarria iruditzen zait zenbaitetan hemen agertzen den euskara maila
eskasa, kontuan harturik itzultzaileen arteko foroa dela. Eta, hizkuntza
kontuan, zuk garbi bereizten bide dituzun arren, azala da mamia. Zer pentsa,
esate baterako, esapide baten finezia doitzen ari denak akats arrunt
gordinak egiten baditu? Okerrago, gainera, okerrok zuzendu nahi ez baditu.
Besterik da denok azkar-beharrez egiten ditugun askotariko hutsak (zuk ere,
barka, baina oker eman duzu nire deitura), baina hor aipatu dena ez da
halakoa, eta ez dut uste inor mintzeko asmorik zegoenik hori seinalatzean.
Eta, edozein modutan, ez dut uste inori dagokionik okerra aipatu zaionaren
ordez mindu eta "jantziak urratzea". Alegia, iruzkin bat eraso pertsonaltzat
interpretatzea eta anplifikatzea: "ze akats aurkituko bila ibiltzea". Ondo
pentsatzen jarrita, hori leporatzea da salaketa pertsonalaren muga ukitzea,
nik uste. Nire aipamenaz, no comment.
Segi dezagun, bada, lasai idazten eta lasai erantzuten, eta nahi duenarekin
gera dadila bakoitza.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Oihana Lertxundi
Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 12:46
Nora: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
Askotan geratu naiz ixilik, baina oraingoan ez dut nahi.
Ez zait gustatzen jendea besteen mezuetan ze akats aurkituko bila ibiltzea,
eta are eta gutxiago denen aurrean farrerarri agerraztea. Ez det uste
horretarako foroa denik hau; akatsak denok izaten ditugu, eta, hori jakinda,
nik uste hobe genukeela denok azalekoak alde batera utzi eta mezuari berari
eta bere edukiari erreparatu.
Kasu honetan zuri tokatu zaizu, Igor, baina beste kasu asko ere sumatu izan
ditut (esate baterako, lehengo astean Gartziak Gotzon Egiari aurpegiratu
zion nik ez dakit ze haizeak garagarrari eragiten ziola-eta).
Batzuei "errieta" batere ez zaizuela gustatuko jakinda ere, to.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Igor Odriozola
Enviado el: jueves, 08 de junio de 2006 12:35
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
Baja eman "nintzen"?
Uau, Deņe...
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago