[itzul] ER: Baja eman nahi dut

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Eka 8, 14:18:55, CEST 2006


Kaixo:

Nik ere nire ekarpentxoa egin nahi nuke. Igorren defentsan, hain zuzen ere.
Zergatik? Bada, zerrendakide guztiok eskubide osoa daukagulako akats
iruditzen zaizkigunak kritikatzeko, guk hala baderitzogu, arrazoia izan
nahiz ez izan. Muga bakarra elkarrekiko errespetua da. Halaxe jokatu ohi da
interneteko gainerako zerrenda eta foroetan. Erabat zilegi iruditzen zait
ironia edo beste edozein baliabide erabiltzea, betiere muga hori
errespetatuz. Bestela, adierazpen askatasuna murrizten ari gara.

Eta mesedez, norbaitek gairen bat aipatu nahi badu, ez dadila has esaten,
inork eskatu ez dion desenkusa moduan-edo, "...ez dut eztabaidarik sortzeko
asmoz idazten, baina..." eta tankera horretakorik. Eztabaida bat sortzea,
non eta, besteak beste, horretarakoxe antolatu den posta elektronikoko
zerrenda batean, ez da inolako lotsagarrikeria.

Xabier

----- Original Message ----- 
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 08, 2006 1:57 PM
Subject: [itzul] ER: Baja eman nahi dut


> Bada, zurea ere ez da (meta)zuzenketa makala, gero, paternalismo, moralina
> eta guzti!
>
> Badakit hobeto gelditzen dela zurea, baina, hizpidera ekarri duzunez, niri
> eskandalagarria iruditzen zait zenbaitetan hemen agertzen den euskara
maila
> eskasa, kontuan harturik itzultzaileen arteko foroa dela. Eta, hizkuntza
> kontuan, zuk garbi bereizten bide dituzun arren, azala da mamia. Zer
pentsa,
> esate baterako, esapide baten finezia doitzen ari denak akats arrunt
> gordinak egiten baditu? Okerrago, gainera, okerrok zuzendu nahi ez baditu.
>
> Besterik da denok azkar-beharrez egiten ditugun askotariko hutsak (zuk
ere,
> barka, baina oker eman duzu nire deitura), baina hor aipatu dena ez da
> halakoa, eta ez dut uste inor mintzeko asmorik zegoenik hori seinalatzean.
>
> Eta, edozein modutan, ez dut uste inori dagokionik okerra aipatu zaionaren
> ordez mindu eta "jantziak urratzea". Alegia, iruzkin bat eraso
pertsonaltzat
> interpretatzea eta anplifikatzea: "ze akats aurkituko bila ibiltzea". Ondo
> pentsatzen jarrita, hori leporatzea da salaketa pertsonalaren muga
ukitzea,
> nik uste. Nire aipamenaz, no comment.
>
> Segi dezagun, bada, lasai idazten eta lasai erantzuten, eta nahi
duenarekin
> gera dadila bakoitza.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Oihana Lertxundi
> Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 12:46
> Nora: odriozola a bildua euskalerria.org; ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
>
>
> Askotan geratu naiz ixilik, baina oraingoan ez dut nahi.
> Ez zait gustatzen jendea besteen mezuetan ze akats aurkituko bila
ibiltzea,
> eta are eta gutxiago denen aurrean farrerarri agerraztea. Ez det uste
> horretarako foroa denik hau; akatsak denok izaten ditugu, eta, hori
jakinda,
> nik uste hobe genukeela denok azalekoak alde batera utzi eta mezuari
berari
> eta bere edukiari erreparatu.
> Kasu honetan zuri tokatu zaizu, Igor, baina beste kasu asko ere sumatu
izan
> ditut (esate baterako, lehengo astean Gartziak Gotzon Egiari aurpegiratu
> zion nik ez dakit ze haizeak garagarrari eragiten ziola-eta).
>
> Batzuei "errieta" batere ez zaizuela gustatuko jakinda ere, to.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Igor Odriozola
> Enviado el: jueves, 08 de junio de 2006 12:35
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Baja eman nahi dut
>
>
> Baja eman "nintzen"?
>
> Uau, Deņe...
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
>
____________________________________________________________________________
> _______________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago