[itzul] Servicio de orientación a la actividad física
    Jabier Zabaleta 
    euskara a bildua oriora.com
       
    Ast, Eka  8, 14:55:06, CEST 2006
    
    
  
El 08/06/2006, a las 10:09, Jabier Zabaleta escribió:
> Orioko Udaleko Kirol batzordeak zerbitzu bat jarri nahi du abian,  
> herritarrei orientabideak emateko, jakin dezan bakoitzak nolako  
> kirol edo jarduera fisikoa datorkion ondoen.
>
> Hemen azaltzen da zer den zerbitzua:
>
> http://www.irun.org/irunkirol/indexeus.htm
>
> Zerbitzu hori martxan dago, itxuraz, Espainiako hainbat erkidegotan  
> eta "Servicio de orientación a la actividad física (SOAF)" esaten  
> zaio gaztelaniaz. Gipuzkoan Irunen bakarrik dagoela esan dit Orioko  
> kirol teknikariak eta han "Jarduera fisikorako orientabide  
> zerbitzua (JFOZ)" itzuli dute.
>
> Ez daukat ezer itzulpen horren kontra; zuzen-zuzena da. Baina  
> kontua da zerbitzu  hori siglen bidez ezagutzen dela gaztelaniaz  
> eta, jakina, euskarazko siglak esan ezinak dira. Ondorioa betikoa  
> da (IVAPekin ere berdin gertatu zitzaigun):  Googlen bilaketa azkar  
> bat eginda, konturatu naiz dagoeneko hasita daudela batzuk  
> euskarazko testuetan ere SOAF erabiltzen.
>
> Zerbitzua berria denez, beharbada garaiz gaude oraindik euskarazko  
> izen erabilgarri bat asmatzeko eta horren erabilera zabaltzeko.  
> Nik, behintzat, nahiko nuke Orioko zerbitzua izen egoki batez  
> "bataiatzea".
>
> Proposamenik bai?
>
Nire buruari erantzunez:
OK zerbitzua
Osasuna eta Kirola
(Jarduera fisikorako orientabide zerbitzua)
Zer iruditzen?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago