[itzul] Servicio de orientación a la actividad física

Karmel Uribarren kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net
Ast, Eka 8, 15:05:07, CEST 2006


Burutik pasatu zait "kirol osasunbidea"ren haritik

kirolbide izan daitekeela...



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Jabier Zabaleta
Bidaltze-data: jueves, 08 de junio de 2006 14:55
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Servicio de orientación a la actividad física


El 08/06/2006, a las 10:09, Jabier Zabaleta escribió:

> Orioko Udaleko Kirol batzordeak zerbitzu bat jarri nahi du abian, 
> herritarrei orientabideak emateko, jakin dezan bakoitzak nolako kirol 
> edo jarduera fisikoa datorkion ondoen.
>
> Hemen azaltzen da zer den zerbitzua:
>
> http://www.irun.org/irunkirol/indexeus.htm
>
> Zerbitzu hori martxan dago, itxuraz, Espainiako hainbat erkidegotan 
> eta "Servicio de orientación a la actividad física (SOAF)" esaten zaio 
> gaztelaniaz. Gipuzkoan Irunen bakarrik dagoela esan dit Orioko kirol 
> teknikariak eta han "Jarduera fisikorako orientabide zerbitzua (JFOZ)" 
> itzuli dute.
>
> Ez daukat ezer itzulpen horren kontra; zuzen-zuzena da. Baina kontua 
> da zerbitzu  hori siglen bidez ezagutzen dela gaztelaniaz eta, jakina, 
> euskarazko siglak esan ezinak dira. Ondorioa betikoa da (IVAPekin ere 
> berdin gertatu zitzaigun):  Googlen bilaketa azkar bat eginda, 
> konturatu naiz dagoeneko hasita daudela batzuk euskarazko testuetan 
> ere SOAF erabiltzen.
>
> Zerbitzua berria denez, beharbada garaiz gaude oraindik euskarazko 
> izen erabilgarri bat asmatzeko eta horren erabilera zabaltzeko.
> Nik, behintzat, nahiko nuke Orioko zerbitzua izen egoki batez 
> "bataiatzea".
>
> Proposamenik bai?
>

Nire buruari erantzunez:

OK zerbitzua
Osasuna eta Kirola
(Jarduera fisikorako orientabide zerbitzua)

Zer iruditzen?

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko euskara teknikaria
943 13 44 09
euskara a bildua oriora.com






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago