[itzul] ER: ER: zuhaitzak entzuten zituen gizona

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Eka 9, 09:06:07, CEST 2006


Egia da "entzun", "ukitu", "barkatu" eta beste zenbait aditz, hegoaldean,
"deitu" eta "lagundu"ren antzera, DIO joskerarako joera gero eta handiagoa
dutela NORI hori pertsona bati dagokionean: deitu/entzun du (ZERBAIT)/
deitu/entzun dio (NORBAITI (ZERBAIT)), baina ez dut uste "entzun" "deitu"
bezain finkaturik dagoenik horrela (*entzun dio sartzen), eta, are gutxiago,
joskera hori bultzatu behar denik estandarrerako.

Hori, oro har. Gure esaldian, berriz, niri belarri hegoaldetarroi ere min
ematen dio "zuhaitzei entzuten zien" horrek. Arazoa, nik uste,
gaztelaniazkotik dator: escuchar/oir A los árboles / oir los árboles
(esanahia aldatzen da). Horregatik ere iruditu zait egokiagoa zela "adi
egon" ematea, nahiz joskeraren alderdia baino ez dudan aipatu.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 16:44
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: zuhaitzak entzuten zituen gizona


Beti 'zer' behar luke "zuhaitzei entzun" perpausak? Niri ez dit baitezpada
eskatzen, baina baliteke. Esango nuke "Zaharrei entzun diet nik hori",
baina baita "Zaharrei entzunez asko ikasten dut" ere. Corpusetan bilatuta,
aurkitu dudan bakarra honako hau da (segur aski, zeharka bederen objektua
hor duela pentsatu beharko da).

- Artzain zaharrei entzun izan diedanez, axeri kutsu gehiago omen zuten
hasieran, orai baino. (J.M. Satrustegi, Ekaitza, 1973)

Patxi

>Beharbada, "zuhaitzei adi egoten zen gizona" izan liteke irtenbidea,
"zuhaitzei entzuten zien" horrek "zer" eskatuko bailuke.
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: marta
>Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 12:45
>Nora: ItzuL
>Gaia: [itzul] zuhaitzak entzuten zituen gizona
>
>
>Egun on:
>
>Zalantza sortu zaigu goiko esaldiarekin
>
> "El señor que escuhaba a los árboles" ipuinaren  euskarazko izenburu>a
>honako hau da
> "Zuhaitzak entzuten zituen gizona".
>
>Eta zuhaitzei entzuten zien gizona edo antzekorik?
>
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago