[itzul] ER:  zuhaitzak entzuten zituen gizona
    Patxi Petrirena 
    altxupere a bildua euskalerria.org
       
    Ast, Eka  8, 16:43:45, CEST 2006
    
    
  
Beti 'zer' behar luke "zuhaitzei entzun" perpausak? Niri ez dit baitezpada
eskatzen, baina baliteke. Esango nuke "Zaharrei entzun diet nik hori",
baina baita "Zaharrei entzunez asko ikasten dut" ere. Corpusetan bilatuta,
aurkitu dudan bakarra honako hau da (segur aski, zeharka bederen objektua
hor duela pentsatu beharko da).
- Artzain zaharrei entzun izan diedanez, axeri kutsu gehiago omen zuten
hasieran, orai baino. (J.M. Satrustegi, Ekaitza, 1973)
Patxi
>Beharbada, "zuhaitzei adi egoten zen gizona" izan liteke irtenbidea,
"zuhaitzei entzuten zien" horrek "zer" eskatuko bailuke.
>
>-----Jatorrizko mezua-----
>Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
>[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: marta
>Bidalia: osteguna, 2006.eko ekainak 8 12:45
>Nora: ItzuL
>Gaia: [itzul] zuhaitzak entzuten zituen gizona
>
>
>Egun on:
>
>Zalantza sortu zaigu goiko esaldiarekin
>
> "El señor que escuhaba a los árboles" ipuinaren  euskarazko izenburu>a
>honako hau da
> "Zuhaitzak entzuten zituen gizona".
>
>Eta zuhaitzei entzuten zien gizona edo antzekorik?
>
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago