[itzul] ER: ER: ER: ER: zuhaitzak entzuten zituen gizona

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Eka 9, 12:47:43, CEST 2006


Nire belarri eta burmuinean:

Forma normala "zuhaitzak/hotsak entzuten zituen"(=oia LOS
arboles/ruidos)[hor ez da inor objektua, zerbait baizik].

"Oia A LOS arboles" zein "zuhaitzEI entzuten zien" ez dira, nire senez,
esaldi onargarriak, beste osagarririk ezean (nahiz inplizitua izan osagarri
hori, beherago aipatuko dudanez).

"Escuchar" aditzak, berriz, berezko du joskera hori:

"Escuchaba A LOS arboles".

Horren ordain egokiagotzat proposatu dut "adi egon".

Besterik da, orotarikoak jasotzen duen moduan, "entzun diet (esaten)": izan
ere, esateko, nor izan behar dute.



-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidalia: ostirala, 2006.eko ekainak 9 12:29
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: ER: ER: zuhaitzak entzuten zituen gizona






Juan, ez zekiat erabilera irudizkorik edo poetikorik ba ote dagoen
euskarazko esamoldean, baina gaztelaniaz  _escuchaba a los arboles_ esanda,
zer datorkigu gogora? Zaratotsa, hostoen zurrumurrua... arbolen esana?
Zuhaitzek edo arbolek ba dute berezko soinurik? Errekastoak ez zekik
berbetan, baina _errekasto marmartia_ esaten omen diagu. Laburbiltzeko:
ohiko erabilera ez bada, ze oztopo dago tradizio batetik ala bestetik
jotzeko orduan? Ikasteko asmoz eginiko itauna besterik ez duk.


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago