[itzul] Euskalbar 1.5
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Eka 12, 15:42:42, CEST 2006
Ez dakit zergatik, baina Asier Sarasuaren mezua ez zen zerrendara heldu:
http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/
Opentrad, gazteleratik euskerara itzulpen automatikoak egiteko
aplikazioa Euskalbarran integratu dugu. Integrazioa bi era ezberdinetan
jorratu da:
* Demagun gazteleraz dagoen webgune baten aurrean zaudela eta euskerara
itzuli nahi duzula, Opentrad aplikazioaren bitartez. Euskalbarran
Opentrad botoia sakatu, itxaron segundu batzuk eta...voilá!
* Demagun gazteleraz dagoen testu baten euskeraketa egin nahi duzula
(testu zehatz baten euskeraketa, ez web orri osoarena). Arazorik ez!
Aukeratu nahi duzun testua, eskumako botoia sakatu eta hautatu
"Euskeratu Opentrad erabiliz".
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago