[itzul] ER: Sarluz. Nafarroakoentzat
Ander Irizar
airizar a bildua parlamento-navarra.es
Al, Eka 12, 18:56:32, CEST 2006
Tracasakoan aritu baldin bazara begira
(http://toponimianavarra.tracasa.es/base.aspx?lang=cas), bilaketa egin eta
ezkerreko zutabean "Sarluz" ematen du. Horretan klik eginez gero, xehetasun
gehiago aurkituko duzu, ofizialtasunarena adibidez:
http://toponimianavarra.tracasa.es/ficha.aspx?lang=cas&id=203397 .
"Sarluz", beraz.
Ander Irizar
_____________
Arangurengo Ibarrari buruzko itzulpen bat egiten ari
naiz, eta, han, Sarluz erreka aipatzen da. Jakin nahi
nuke Sarluz hori euskaraz nola ote den. Nafarroako
Toponimia Datu-basean sartu naiz, eta, toponimoa
agertzen bazen ere, ezin izan dut jakin euskaraz nola
eman behar den. Badirudi, Sarluze(a) zela jatorrizko
izena, baina, gaur egun, nola eman behar da?
Eskerrik asko.
Amaia
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago