[itzul] no haber sido condenado
Amaia Bilbao
amaia_bilbao a bildua terra.es
Ost, Eka 14, 11:30:44, CEST 2006
Eskertzen dizkizut azalpenak eta ez dago zer barkaturik.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Iñigo Errasti Aranbarri
Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 11:27
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] no haber sido condenado
Egunon, Amaia:
Gaztelaniazko "haber sido" horrek ematen dizkizun/dizkigun buruko minak
saihesteko, aukeran duzu beste moduren batera jotzea, ez baita
"izana-izatea" nahitaezkoa:
Dolozko delituagatik zigorrik jasotako ez izatea...
Dolozko delituagatik zigortu gabea izatea...
Zeure bidetik jo nahi baduzu, "... kondenatua izana ez izatea.." falta
zaizula uste dut, eta horixe jarriko nuke nik. Lehenengoa, "...kondentu
izana..." gehiago parekatuko nuke nik gaztelaniazko "haber condenado"-rekin
(ez badugu harako "erredimitu zara" pasiba zaharreko hartara jotzen).
Bigarrena eta hirugarrena nire ustez aditz nagusi gabeko esaldiak dira,
izenaren funtzioa egiten dute, gaztelaniazko "el haber sido..."-ren
parekoak. "Doluzko delituagatik kondenatua izan ez izana" eta "Doluzko
delituagatik kondenatua ez izana" gauza ederra da... bukatuko nuke nik,
adibidez.
A, "doloa, dolozkoa" omen da zuzena.
Gaizki esanak barkatu,
Iñigo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Bilbao
Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 9:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] no haber sido condenado
Hauxe da itzuli behar dudana: No haber sido condenado por delito doloso, o
en su caso, haber sido rehabilitado
eta honakoak dira pentsatu ditudan aukerak.
- Doluzko delituagatik kondenatu izana ez izatea edo, hala balitz,
birgaituta egotea
- Doluzko delituagatik kondenatua izan ez izana " " " "
"
- Doluzko delituagatik kondenatua ez izana " " " "
"
Lagunduko erabakitzen?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago