[itzul] no haber sido condenado
Iņigo Errasti Aranbarri
errasti.i a bildua AJU.ej-gv.es
Ost, Eka 14, 11:27:28, CEST 2006
Egunon, Amaia:
Gaztelaniazko "haber sido" horrek ematen dizkizun/dizkigun buruko minak saihesteko, aukeran duzu beste moduren batera jotzea, ez baita "izana-izatea" nahitaezkoa:
Dolozko delituagatik zigorrik jasotako ez izatea...
Dolozko delituagatik zigortu gabea izatea...
Zeure bidetik jo nahi baduzu, "... kondenatua izana ez izatea.." falta zaizula uste dut, eta horixe jarriko nuke nik. Lehenengoa, "...kondentu izana..." gehiago parekatuko nuke nik gaztelaniazko "haber condenado"-rekin (ez badugu harako "erredimitu zara" pasiba zaharreko hartara jotzen).
Bigarrena eta hirugarrena nire ustez aditz nagusi gabeko esaldiak dira, izenaren funtzioa egiten dute, gaztelaniazko "el haber sido..."-ren parekoak. "Doluzko delituagatik kondenatua izan ez izana" eta "Doluzko delituagatik kondenatua ez izana" gauza ederra da... bukatuko nuke nik, adibidez.
A, "doloa, dolozkoa" omen da zuzena.
Gaizki esanak barkatu,
Iņigo
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Amaia Bilbao
Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 9:48
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] no haber sido condenado
Hauxe da itzuli behar dudana: No haber sido condenado por delito doloso, o
en su caso, haber sido rehabilitado
eta honakoak dira pentsatu ditudan aukerak.
- Doluzko delituagatik kondenatu izana ez izatea edo, hala balitz,
birgaituta egotea
- Doluzko delituagatik kondenatua izan ez izana " " " "
"
- Doluzko delituagatik kondenatua ez izana " " " "
"
Lagunduko erabakitzen?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago