[itzul] ER: ari da, ari zaie
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Eka 15, 10:08:13, CEST 2006
Horrez gainera (edo horrekin loturik), badira beste eragile batzuk ere, nik
uste.
Besteak beste, NOR-NORI adizkien jokoa defektiboa da hizkera askotan,
hirugarren pertsonatik kanpoko subjektuei dagokienez: "natzaie"rik ez
darabilenak, ezin eman "berezoei erantzuten ari natzaie", eta "bezeroei
erantzuten ari naiz" erabiliko du, noski. Berdin jokatuko du beste
aditzekin, eta, aukeran, hirugarren pertsonakoetan ere: "haiei gauza bat
esatera etorri naiz/da", eta ez "gauza bat esatera etorri natzaie/zaie".
Aukera hori, bestalde, aditz-perifrasien izaeran bertan dago; bi aditz
elkartzen direnean, bigarrenaren ("laguntzaile"aren) berezko jokoa erabil
daiteke, nolabaiteko independentziaz (... ari naiz/da), edo (eta hori da
benetako perifrasia) bien elkarketatik osaturiko aditz (perifrastiko) berri
baten joko berrira aldatu; kasu honetan, lehen aditzaren ("nagusi"aren) NORI
kasua behartuz adizkiari:
haiei erantzun > haiei (erantzuten) aritu
Antzeko kontua: "haiengana hurbildu behar dut/du" / "hurbildu behar
natzaie/zaie"... Kasu horretan, hizkera batzuetan, ez da NORIren gorabehera
bakarrik: hizkera horietan, nagusiaren jokora biltzen da perifrasia, erabat:
"hurbildu (behar) naiz".
Zubereraz, gauza bera gertatzen da beste aditz modal tipikoarekin ere:
"hurbildu (nahi) naiz".
"Egon" aditzarekin doazen osagarri tipikoak, aldiz, ez dira aditz soilak,
atzizkidunak baizik: "zuhaitzari/amari lotuA/TA/RIK dago", eta nekezago da,
bistan da, halako komunztadura-lerraketa gertatzea hor: "*lotuA/TA/RIK
dagokio".
Bestela ere, ez du ematen LOTUren NORI horrek normalki halakorik eragiten
duenik, NOR-NORI-NORK jokabidean bederen (arrazoi semantikoengatik ala
gramatikalengatik???): "zintak zuhaitzari lotzen ari naiz/da" [zer(tan) ari
zara/da?], baina posible da, ustez, beste adiera batean: [zer ari
zatzaizkio/zaio egiten zuhaitzari?] "zintak lotzen ari natzaio zuhaitzari".
Azken horretan, NORI kasua ez da "lotu" aditzak eskatua, galderan "egin"ekin
berdin agertzen baita. "Zer ari zatzaizkio lotzen zuhaitzari?" galdera,
berriz, teorikoki zuzena dateke, baina ez dirudi oso erabilia. Hirugarren
pertsonan, berriz, normala da, baina NOR-NORI jokoaren arabera
interpretatzen da noski "lotu", NORKik gabe:
zer ari zaio lotzen(=itsasten) zuhaitzari?
Alde batera utzi ditut "zintak lotzen ari ditu/dizkio" formak, anbiguotasun
gutxiagoak izan arren ez baitira molde zabalduenak. Kasu horretan ere,
perifrasiaren aditz "nagusiak" lerrarazten du "laguntzailea" (kasu horretan,
erabat) bere jokora:
lotzen (ari) ditu/dizkio
Arian ari, barka txapa-emaileari.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I ñ igo Roque
Bidalia: asteazkena, 2006.eko ekainak 14 12:03
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ari da, ari zaie
Hobeto adierazirik: "... estandarrera ere zabaldu dela / estandarrak bere
egin duela".
> "Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
> oraingoan estandarrean"
>
> Nik jarritako adibideetarik bat Beryainena da, eta bestea Mendibururena.
> Horiez gain, Agirre Asteasukoaren bat ere badakar OEHk (II, 436.
orrialdean).
> Eta beste bat Villasanterena, 1962koa.
>
> Iñigo
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-Iñigo Roque
> Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 11:45
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ari da, ari zaie
>
>
> Komunztadura batzuk beste batzuk baino nasaiagoak dira.
>
> Lapurdiko euskaraz, kasurako, zilegi da "halakori esan dut" erabiltzea,
> "diot" aditz laguntzailea erabili ordez. Halaxe irakatsi ziguten,
behintzat.
>
> Debagoienean ere, "dogu/doguz" aurkaritza ezereztu egin da, eta "dogu"
baino
> ez da erabiltzen (zenbait hizkeratan, behintzat).
>
> Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
> oraingoan estandarrean. Ez dut uste semantikan alderik dagoenik, benetan.
>
>
>
>
>> Nik esango nuke lehenean halakoa dela 'eskualdeko herritarrei zerbitzua
>> ematen' (zertan) ari dena, eta bigarrenean, berriz, halakoa dela
'eskualdeko
>> herritarrei' (nori) ari zaiena zerbitzua ematen. Ez dago hobesterik.
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre
>> de Gotzon Egia
>> Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 10:47
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] ari da, ari zaie
>>
>> Zer hobetsiko zenukete:
>>
>> - halakoa ari da zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei; ala
>> - halakoa ari zaie zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago