[itzul] ari da, ari zaie
Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque
iroque a bildua edebe.net
Ost, Eka 14, 12:03:19, CEST 2006
Hobeto adierazirik: "... estandarrera ere zabaldu dela / estandarrak bere
egin duela".
> "Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
> oraingoan estandarrean"
>
> Nik jarritako adibideetarik bat Beryainena da, eta bestea Mendibururena.
> Horiez gain, Agirre Asteasukoaren bat ere badakar OEHk (II, 436. orrialdean).
> Eta beste bat Villasanterena, 1962koa.
>
> Iñigo
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-Iñigo Roque
> Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 11:45
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] ari da, ari zaie
>
>
> Komunztadura batzuk beste batzuk baino nasaiagoak dira.
>
> Lapurdiko euskaraz, kasurako, zilegi da "halakori esan dut" erabiltzea,
> "diot" aditz laguntzailea erabili ordez. Halaxe irakatsi ziguten, behintzat.
>
> Debagoienean ere, "dogu/doguz" aurkaritza ezereztu egin da, eta "dogu" baino
> ez da erabiltzen (zenbait hizkeratan, behintzat).
>
> Iruditzen zait "ari+izan" aditz-esapidean antzera gertatu dela, baina
> oraingoan estandarrean. Ez dut uste semantikan alderik dagoenik, benetan.
>
>
>
>
>> Nik esango nuke lehenean halakoa dela 'eskualdeko herritarrei zerbitzua
>> ematen' (zertan) ari dena, eta bigarrenean, berriz, halakoa dela 'eskualdeko
>> herritarrei' (nori) ari zaiena zerbitzua ematen. Ez dago hobesterik.
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
>> de Gotzon Egia
>> Enviado el: miércoles, 14 de junio de 2006 10:47
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] ari da, ari zaie
>>
>> Zer hobetsiko zenukete:
>>
>> - halakoa ari da zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei; ala
>> - halakoa ari zaie zerbitzua ematen eskualdeko herritarrei.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago