[itzul] Anotate un punto
    Oihana Lertxundi 
    olertxundi a bildua zarautz.org
       
    Ast, Eka 15, 11:08:14, CEST 2006
    
    
  
Egun on, 
Holakoxe izena jarri dio Zarauzko Udalak orain udan bultzatuko duen programa bati. Ingurumenaz, baliabideak aurrezteaz eta halakoetaz aholkutxo batzuk ematen ditu (garbitasuna, solidaritatea, ekonomia eta ongizateari buruz, bakoitzak kolore bateko puntu bat duela), eta dio horiek segiz gero "Ganaremos puntos en...(garbitasuna, solidaritatea, ekonomia eta ongizateari buruz)".
Nola jarriko zenituzkete bi esaldiok? 
Zer iruditzen hauek?
Anotate un punto= Egin tanto!
Ganaremos puntos en...= Guretzat tanto garbitasunean, solidaritatean.../Tantoa guretzat....
Tonto samarrak geratu ote diren iruditzen zait, baina ez zait oraingoz ezer hoberik bururatzen.
Eskerrik asko
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago