[itzul] Anotate un punto
    Iņigo Fernandez Ostolaza 
    ifernandez a bildua publis.com
       
    Ast, Eka 15, 11:33:47, CEST 2006
    
    
  
Apaltasun osoz:
Puntuak baditu oinarrian iragarkiaren ideiak, eta puntuak ikusten badira
bertan, uste dut "puntu" hitzak agertu behar duela lerroburuan iragarkia
borobildu edo behintzat argitzeko.
Esango nuke gaztelerazko ideari estu-estu heltzea baino egokiagoa izan
daitekeela iragarkiaren funtsari eutsiz, euskarazko bertsioari bueltaren bat
bilatzen saiatzea.
"Ganaremos puntos en:"
"Puntuak irabaziko ditugu:" (garbitasuna, solidaritatea, ekonomia eta
ongizatea...).
Edo "Puntu asko irabaziko ditugu:" (garbitasuna, solidaritatea, ekonomia eta
ongizatea...).
"Anotate un punto"
"Puntuak irabazi nahi?"
"(Puntu-)puntuan al zaude?"
"Joango al gara puntuz puntu?"
...
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago