[itzul] Subfructicosa

Echegaray Agara, Juan Pedro (Itzultzailea:NAO/BON) jon.etxegarai.agara a bildua cfnavarra.es
Or, Eka 16, 10:28:29, CEST 2006


Subfruticosa baino sufruticosa begiratu beharko zenuke. 

"Sufruticosa" da halako tamaina ttikiko landarea, zurtoinaren behealdea lignifikatu samarra duena, ezkaia, otabera, eta horrelatsukoen eitekoa.

Euskaraz, sufrutikosoa (zurtoin zurtukoa)? zurezko zurtoinekoa?



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Arkaitz
Enviado el: viernes, 16 de junio de 2006 9:12
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Subfructicosa

Hitz hau botanikaren arlokoa da eta landare baten (Genista legionensis (Pau) M. Laínz.) deskribapenean agertzen da. Euskaltermen eta ez du itzulpenik aurkitu eta Googlen zoroen pare nabil definizioren baten bila, baina ezin. Inork argitzerik bai zer den landare subfruticoso bat?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago